Berriak Osasuna

Osasun Sailburuaren agerraldia Eusko Legebiltzarrean (2021-02-24)

2021-02-24

Osasun Sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, astero bezala, Euskadiko pandemiaren egoeraren berri emateko.


Gotzone Sagardui Sailburuak esan du birusak atzera egiten jarraitzen duela, baina beherakada moteltzen ari dela ohartarazi du. Horretarako, zenbait adierazletan oinarritu da, besteak beste: tasen arrazoia, oinarrizko ugalketa-indizea edo osasun-sarearen okupazioa. “Erne jarraitu behar dugu, eta birusarekin bizitzen ikasten jarraitu”, esan du.


Txertaketa-prozesua dela eta, Sailburuak gogorarazi du gaur nagusienen txertaketa hasi dela: “100 urtetik gorakoekin hasi gara, eta adina jaisten joango gara, heltzen diren txertoen arabera”. Txertaketa hori “Pfizer” txertoarekin egingo da.


Txerto horrekin (Pfizer) emango zaie txertoa, laster, tutoretzapeko pisuetako eta etxebizitza komunitarioetako adinekoei, eguneko zentroetako erabiltzaileei (zentro horietako langileei Astra Zenecaren txertoa eman zitzaien) eta etxean dauden desgaitasunen bat duten pertsonei eta mendekotasun handikoei.


Astrazenecaren dosia dela eta, asteon txertaketa honako talde hauetara zabaldu dela esan du Sailburuak:
• Nagusien tutoretzapeko pisuetako eta etxebizitza komunitarioetako langileak
• Nagusien eguneko zentroetako langileak
• Etxeko laguntza-zerbitzuko langileak
• Osasun pribatuko eta kontsulta pribatuetako bigarren lerroak
• Farmazietako langileak
• Udaltzainak
• Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko agenteak
• Suhiltzaileen kidegoak
• Ikastetxe publiko, itundu eta pribatuetako Haur Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko langileak
• Espetxeetako funtzionarioak.


“Kolektibo horietan guztietan, informazioa eguneratu eta berrantolatu behar izan dugu, Astra Zenecaren txertoaren ezaugarrien arabera, eta 55 urteko adin-mugarekin hasi. Eta dosiak banatzen hasi gara”, esan du.


Azkenik, Gotzone Sagardui Sailburuak Euskadik egon daitezkeen gorabeherak aintzat hartuta bigarren dosia bermatzeko duen estrategia defendatu du. Jakinarazi duenez, Modernaren txerto-sorta berririk ez da iritsi, baina Euskadik bermatuta ditu datorren astean eman beharreko 864 bigarren dosiak. "Hori ez litzateke posible izango stock estrategikoa izango ez bagenu”, esan du.


Euskadiko txertaketari buruzko informazioa: https://www.euskadi.eus/covid-19-aren-txertoa/web01-a3txerto/eu/

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak