
Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak herritarren erantzukizuna eskatzen du pandemiaren aurkako borrokan eraginkorrak izan ahal izateko
Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkorekak gaur Irunen egin dituen adierazpenetan herritarren erantzukizuna eskatu du pandemiaren aurka borroka egiteko ezinbesteko premisa gisa. Bestalde, egiaztatu du oraingoz ez dela salaketa formalik aurkeztu Ertzaintzaren kontra azken asteotan izandako gertakarietan egindako jarduketengatik.
Josu Erkorekak erantzukizun indibiduala eskatu du pandemiaren aurkako borrokan eraginkorrak izan ahal izateko, eta gogorarazi du egoera oraindik ere larria dela. Nabarmendu du erakunde publikoek ahalik eta ongien koordinatuta hartzen dituztela erabakiak eskura duten informazio zientifikoan oinarrituta, eta herritarrek egoerak berezko dituen arriskuak asumitu behar dituztela eta segurtasun-neurriak hartzen jarraitu behar dutela.
Azken asteotan egindako jarduketengatik Ertzaintzaren aurka salaketarik egin den galdetu diotenean, lehendakariordeak berretsi du oraingoz ez dela salaketa formalik jarri erakundearen kontra. Era berean, adierazi du Ertzaintza kode deontologiko konprometitua eta zorrotza duen polizia dela, eta proportzionaltasuna oinarrizko balioa duela bere jarduketetan, batez ere pertsonen gainean koakzio fisikoa erabili behar izaten den uneetan.