Berriak Osasuna

Sagarduik gogorarazi du aste honetan 100 urtetik gorako biztanleei jarriko zaiela txertoa

2021-02-22

Gotzone Sagardui Osasun sailburua elkarrizketatu dute, arratsaldeko lehen orduan, RNEko "Besaide" saioan, Bertan, gaurkotasuneko hainbat gai jorratu dituzte.

RNEri eskainitako elkarrizketan, Osasun sailburuak gogorarazi du aste honetan 100 urtetik gorako biztanleei txertoa jarriko zaiela, egoitzen immunizazio-prozesuarekin jarraituko dela, Osakidetzan lehen dosiarekin amaituko dela eta klinika pribatuetako langileen txertaketarekin jarraituko dela; horrez gain, funtsezko kolektiboetako 55 urtetik beherako pertsonekin jarraituko da. Hala, argitu duenez, hiru txerto mota daude: Pfizer eta Moderna adinekoentzat, langile soziosanitarioentzat eta osasun-langileentzat; eta Astra Zeneca, osasun-jarduerarik edo jarduera soziosanitariorik egiten ez duten, baina funtsezko kolektiboetakoak diren 55 urteko pertsonentzat Sagarduik azpimarratu duenez, txertoen eskuragarritasunaren arabera emango da.

Osasun sailburuak azpimarratu duenez, Europatik adierazi den bezala, helburua ez da azkarrago txertatzea, baizik eta ondo txertatzea. Hala, immunizazio prozesua 2 dosi ematean datzala eta Euskadik bigarren dosia bermatzeko estrategiarekin jarraituko duela azpimarratu du. "Euskadin, jasotako dosien murrizketaren aurrean, aurreikusitako txertaketa-erritmoari eutsi ahal izan zaio", gaineratu du.

Egoera epidemiologikoaren bilakaerari dagokionez, Gotzone Sagardui sailburuak esan du, datuek diotenez, intzidentzia-kurbak behera egiten jarraitzen duela, motelago bada ere.

Bestalde, Sagarduik azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak beharrezko tresnak izatea eskatzen duela une bakoitzean egokiak diren neurriak azkar eta berme juridikoekin hartzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak