Eusko Jaurlaritza duela 21 urte ETAk hil zituen Fernando Buesa eta Jorge Diezen omenaldian izan da
Eusko Jaurlaritza Fernando Buesa eta Jorge Diez hil zituzteneko XXI. urteurreneko ekitaldian izan da. Ekitaldia Fernando Buesa Blanco Fundazioak antolatu du Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak lagunduta.
Europa Biltzar Jauregiko "María de Maeztu" auditorioan egindako ekitaldian, Gasteizen, honako hauek izan dira: Bigarren Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburu Idoia Mendia, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtado. Ekitaldian Sara Buesa Fundazioko presidenteordeak parte hartu du eta Daniel Innerarityk parte-hartze berezia izan du.