Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria The Climate Groupeko lehendakari-kide izango da

2011.eko ekainak 27

Lehendakari-kidetza egiteko proposamena The Climate Group berak egin zuen, Euskadik klima aldaketaren aurkako borrokan abian jarritako politiken aitorpen gisa

CO2 igorpenak gutxitzen laguntzen duten politika eta teknologiak bultzatzea helburu duen erakundea da The Climate Group. Erakunde horrek Euskadin jarri du arreta, klima aldaketaren aurkako borrokan "liderra" baita, eta horregatik proposatu du munduko 80 konpainia handienak eta eskualde zein tokiko gobernuak biltzen dituen irabazi asmorik gabeko erakunde honetako lehendakari-kide izatea Patxi Lopez lehendakaria. Lehendakariaren hitzetan, "aukera paregabea" da Euskadik energia-eraginkortasunaren eta iraunkortasunaren esparruan egindako lana "gizarteratzeko", baita gainerakoen "esperientziak aprobetxatu" eta besteengandik ikasteko ere.

"Klima aldaketaren aurkako borrokan liderra da Euskadi", adierazi du The Climate Groupeko Mark Kenber Webber zuzendari exekutiboak. Halaber, "arriskua" izateaz gain, klima aldaketa "aukera paregabea" dela adierazi du finantza eta enpresa-sektorearentzat baita Gobernuentzat ere "baldin eta ikuspegi estrategikoa badute", eta Kenber Webberren ustez, Euskadik badu ikuspegi estrategiko hori. Lehendakariak The Climate Group taldearen proposamena onartu du, bere ustez, klima aldaketaren aurkako borrokaren alde Euskadin abian jarritako politikak erakusteko "aukera" baita, eta beste eskualde batzuetan abian jarritako ekintzekin ikasteko ere.

Lehendakaria Mark Kenber Webber, The Climate Groupeko zuzendari exekutiboarekin bildu da Lehendakaritzan (Gasteizen). Bilera horretan, Bernabe Unda, Industria eta Turismo Sailburua; eta Pilar Unzalu, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailburua egon ziren, baita Xavier Viteri, Iberdrolako ordezkaria ere, konpainia The Climate Groupen sartzeko aukera aztertzen ari baita.

Lehendakari-kidetza honek agerian uzten du, Lehendakariak dioen moduan Euskadi Europa osoko eskualde "konprometituenetako" bat dela, eta "aukera" zein "erronka" paregabea dela "Euskadin zer egiteko gai garen" erakusteko.

The Climate Group 2004an sortu zen, eta hori lehendakaritza ditu, Europan, AEBtan eta Asian kokatuta. Erakundea sortu zenetik, Eusko Jaurlaritzak EV20 programan parte hartzen du, The Climate Group taldearen esparruan sortutako "lobby"-an, bertan ibilgailu elektrikoen garapenean parte hartzen duten 20 gobernu eta puntako enpresak biltzen baitira.

3 iruzkin
  • 2011.eko ekainak 28

    Magnífica noticia. Una muestra más de que las políticas aperturistas y tendentes a la internacionalización son más provechosas que las nacionalistas, que tienden a cerrarse en sí mismas. No me extraña, además, que los habituales propagandistas de la oposición no hagan mención a este asunto. Habrá que esperar a un lehendakari jeltzale para que estos loen logros como el de esta noticia.

  • @txabito
    2011.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @iberdrola: El Lehendakari copresidirá The Climate Group, tras un encuentro en el que participó el CEO de Renovables http://t.co/7kcyjBa

  • @iberdrola
    2011.eko ekainak 27

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari copresidirá The Climate Group, tras un encuentro en el que participó el CEO de Renovables http://t.co/7kcyjBa

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Patxi López
    Lehendakaria (IX legealdia)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)