ETE-EI, Enpresaburu, indibidualei eta profesional autonomoei COVID-19aren inpaktu ekonomikoari erantzutera bideratutako finantza-laguntza emateko programa berria.

2021-02-22

 

EUSKO JAURLARITZAK ETA ELKARGI SGR-K, BALDINTZAK HOBETZEN DITUEN 500 M/€-KO FINANTZAKETA-LERRO BERRIA AURKEZTUKO DUTE

Eusko Jaurlaritzak, ELKARGI SGRk egituratutako 500M/€-ko finantzaketa-lerro berri bat onartuko du martxoan. Bertan, aldaketak jasotzen dira maileguen gabealdiei eta amortizazioei dagokienez. Baldintza berriak, aukerako bi urteko gabealdia eta sei urteko amortizazioa izango dira. Aurreko lerroaren baldintzak urtebeteko gabealdia eta lau urteko amortizazioa ziren.

Gainera, pertsona eta enpresa interesdunek eskatuta, 2020ko apirilean eta maiatzean abian jarritako finantzaketa-programaren babespean gauzatutako maileguak berritzeko aukera jasoko du, finantzaketa-lerro berriaren baldintzetara egokitzeko.

Gobernu Kontseiluak 250M/€-ko lehen agindua onartuko du, eta premien arabera zabalduko da guztizko zenbatekoraino. Aurreikusita dagoen 500M/€-ko finantzaketa-lerro berri horrek Eusko Jaurlaritzari hasieran dakarkion kostuari, aurreko programaren babesean gauzatutako maileguen berritzeetatik sortutako kostua gehitu behar zaio. Aurreko programako maileguen interesak eta abalen kostuak estaltzeko diru-laguntzen kostua 64M/€ ingurukoa izango da. Gainera, bi lerroetarako Hornidura Teknikoen Funtsa 57,5 m/€-koa da; beraz, Jaurlaritzaren ahalegin ekonomiko hori 121,5 M/€-koa da.

Deialdi honen beste berrikuntzetako bat da gutxienez 300M/€ bermatzen direla 5.000 € eta 25.000 € arteko maileguetarako, azterketa arinagoa eginez, COVID-19ak eragindako pandemiak gehien zigortutako sektoreetan dauden enpresa txikiei eta autonomoei laguntzeko.

“Azken batean, pandemiak gehien kaltetutako kolektiboen likidezia eta zirkulatzailea finantzatzeko beharrei azkar eta premiaz erantzutea da helburua”, adierazi du Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak. “Gure tresnak gure sektore ekonomikoaren benetako beharretara egokitu gura ditugu”.

Antzekoa esan du Josu Sanchez ELKARGIko presidenteak, eta adierazi duenez, “ELKARGI enpresentzat sortu zen. Gure DNA enpresa-sarea da, eta enpresa guztiei laguntzeko finantza-tresna gara. Entzuteko eta haien beharrei soluzioa emateko eta finantza-aholkularitzarekin laguntzeko gaude”. Halaber, azpimarratu duenez, ELKARGI finantza tresna egokia da “arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzan oinarrituta politika ekonomikoak, gaur aurkezten ditugunak bezalako finantza- eta berritze-lerroen bitartez bideratzeko”.

ELKARGI SGRren bidez bideratutako finantza arloko laguntzarako tresna horren bitartez, aipatutako enpresen eta autonomoen egiturazko gastu finkoei eman nahi zaie estaldura, enpresa-sarean duten garrantzia, produkzio-jarduera osoan dituzten inplikazioak eta handizkako finantzaketa-merkatuetan edo kreditu-erakundeen lerro tradizionaletan sartzeko duten ahalmen erlatibo txikiagoa kontuan hartuta.

Onuradunak:  

  1. a) Baldintza hauek betetzen dituzten Euskadiko ETEak:

- 250 langile baino gutxiago izatea.  

- Urteko negozio-bolumena 50 milioi eurotik gorakoa ez izatea, edo urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez izatea.

- Aurretik adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duen beste enpresa baten edo batzuen % 25eko edo gehiagoko partaidetza zuzena edo zeharkakoa ez izatea.   

  1. b) Euskadiko banakako enpresaburuak (mikroETEak) eta profesional autonomoak:

- Norberaren konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzako araubide berezian alta emanda egotea.   

- PFEZari lotutako jarduera ekonomiko edo profesionaletatik etekinak lortzea. 

Baldintzak:

Maileguek Euriborra gehi % 0,75eko diferentziala izango dute, Eusko Jaurlaritzak % 100ean diruz lagunduta.

Gainera, horiek hartzen dituzten enpresek edo pertsonek aldez aurretik kitatu edo amortizatu ahal izango dituzte, inolako kosturik gabe.

Zenbatekoa: 

  1. a) 5.000 euro eta 1.000.000 euro artean enpresa txiki eta ertainentzat.
  2. b) 5.000 euro eta 100.000 euro artean banakako enpresaburuentzat eta profesional autonomoentzat.

Elkargi SGR

Mailegu guztiak Elkargik bermatzen ditu, formalizazio-komisio batekin eta azterketa-komisio batekin: % 0,25. Abalaren komisioa, % 0,75 (EAEk % 50ean diruz lagundutakoa).

Onartutako neurri berrien artean, Dekretuak, gainera, 2020ko apirila eta maiatza bitartean abian jarritako aurreko finantzaketa-lerroan gauzatutako 1.000M/€-ko maileguak berritzeko baldintzak jasoko ditu, finantzaketa-lerro berriaren finantzazko baldintzetara egokitzeko. Kasu horretan, ez da formalizazio-komisiorik egongo, ezta azterketa-komisiorik ere, eta % 0,75eko abalaren komisioari baino ez zaio eutsiko zio (EAEk % 50ean diruz lagundutakoa).

Abenduaren 31n, programan onartutako eragiketen zenbatekoa 725 milioi eurokoa izan da, 8.313 eragiketatan. Zenbateko horren % 35 industriara bideratu zen 2020an, eta, ondoren etorri ziren merkataritza (% 24), zerbitzuak (% 15), eraikuntza eta ostalaritza (% 10 eta % 8, hurrenez hurren). Gainerako % 8a garraioetara, kulturara eta lehen sektorera bideratu zen.

Hona hemen xehetasuna, sektoreen eta Lurralde historikoen arabera:

 

ONARTUTAKO ESKARIAK

 

LURRALDE HISTORIKOA

SEKTOREAK

ENPLEGUA

ONARTUTAKOAK KOP.

ONARTUTAKO KOP.

% GUZTIRA

ARABA/ÁLAVA

Merkataritza

3.818

367

          34.981.726 €

% 5

ARABA/ÁLAVA

Eraikuntza

2.281

171

          15.195.815 €

% 2

ARABA/ÁLAVA

Kultura

1.081

49

            2.815.254 €

% 0

ARABA/ÁLAVA

Ostalaritza

2.555

203

          10.903.861 €

% 2

ARABA/ÁLAVA

Industria

8.730

343

          70.165.482 €

% 10

ARABA/ÁLAVA

Lehen sektorea

148

26

            2.090.269 €

% 0

ARABA/ÁLAVA

Zerbitzuak

4.040

294

          18.968.388 €

% 3

ARABA/ÁLAVA

Garraioa

962

90

            7.431.469 €

% 1

GUZTIRA Araba

 

23.615

1.543

        162.552.263 €

% 22

BIZKAIA

Merkataritza

15.832

1.022

          67.892.131 €

% 9

BIZKAIA

Eraikuntza

8.262

387

          33.072.754 €

% 5

BIZKAIA

Kultura

1.993

148

            6.117.096 €

% 1

BIZKAIA

Ostalaritza

9.637

471

          20.437.348 €

% 3

BIZKAIA

Industria

15.931

521

          66.697.691 €

% 9

BIZKAIA

Lehen sektorea

639

31

            2.019.777 €

% 0

BIZKAIA

Zerbitzuak

34.614

899

          50.908.007 €

% 7

BIZKAIA

Garraioa

7.633

249

          15.636.386 €

% 2

GUZTIRA Bizkaia

 

94.541

3.728

        262.781.191 €

% 36

GIPUZKOA

Merkataritza

9.116

823

          71.106.250 €

% 10

GIPUZKOA

Eraikuntza

3.668

254

          24.942.244 €

% 3

GIPUZKOA

Kultura

2.443

103

            8.631.685 €

% 1

GIPUZKOA

Ostalaritza

6.105

464

          24.036.135 €

% 3

GIPUZKOA

Industria

21.280

610

        117.570.046 €

% 16

GIPUZKOA

Lehen sektorea

285

23

            1.216.958 €

% 0

GIPUZKOA

Zerbitzuak

8.599

584

          38.366.293 €

% 5

GIPUZKOA

Garraioa

2.411

181

          14.264.348 €

% 2

GUZTIRA Gipuzkoa

 

53.907

3.042

        300.133.957 €

% 41

GUZTIRA

 

172.063

8.313

725.467.412,00 €

% 100


 

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 22a

                                   

4 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2021-02-23

    Burtsaren birberotze-eragiketak dauden bezala, erantzukizun mugatuko enpresen herritarren partaidetza txikiak nola sor daitezkeen begiratu behar da. Asko eta asko batuta, likidezia-arazoak dituen enpresaren bat salba daiteke, eta horrek zorra birfinantzatzea besterik ez du egiten. Erantzukizuna, halaber, jarritako kapitalari dagokionez, kapital-galera eta banaketa proportzionala besterik ez baititu.

  • 2021-02-23

    Al igual que hay operaciones de recalentamiento de la bolsa, mirar cómo se pueden crear miniparticipaciones ciudadanas de empresas con responsabilidad limitada a minicapital aportado, la suma de muchos y muchas puede salvar alguna empresa con problemas de liquidez no hace más que de otro modo, refinanciar deuda. Responsabilidad también en cuanto a capital aportado con sólo pérdida de capital y reparto proporcional.

  • 2021-02-22

    Kontuz motor hautsiei erregaia ematean, alferrik gal ez daitezen. Konponketarik ez badago, istripua izateko eta baliabideak xahutzeko arriskuarekin ibiltzen saiatzea bezala da. Baliabideei laguntzea.

  • 2021-02-22

    Ojo al dar combustible a motores rotos para evitar su desperdicio pérdida del mismo, si no hay reparación del mismo es como intentar andar con riesgo de accidente y malgasto de recursos. Hacer acompañamiento recursos.

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Josu Sanchez, ELKARGI SGRko presidente