Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria izan du mahaiburu Etxepare Euskal Institutuaren patronatuaren bilerak

2011.eko ekainak 27

Patronatuaren bileran Institutuak datozen hilabeteetarako aurreikusi dituen jardueren berri eman da

Patxi Lopez lehendakaria izan du mahaiburu gaur arratsaldean lehendakaritzaren egoitzan burutu den Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bilerak. 2011 bukatzeko geratzen diren hileetarako aurreikusitako jardueren berri eman da bilera honetan, baita 2012rako helburuei, estrategiei eta jarduerei buruzko lehenbiziko zertzeladak ere.

Lehendakariaren agurraren ostean, Institutuko zuzendariak, Aizpea Goenagak, Patronatuko kideei urteko kontuak aurkeztu eta ordura arte burututako kudeaketa azaldu  dizkie, baita 2011 bukatu arte geratzen den denborarako aurreikusitako jarduerak ere. Halaber, 2012rako aurreikusitako helburuen, estrategien eta jardueren zirriborroa ere aurkeztu die.

Zentzu honetan, Institutuko zuzendariak kultura zein euskara arloan  gauzatutako jardueren berri eman du. Irakurletzen eta euskal ikasketen katedrak abiarazteko atzerriko unibertsitateekiko harremanen arloan burutu den lana nabarmendu du, baita hainbat erakunderekin sinatu diren hitzarmenak, esaterako, Cervantes eta Ramón Llul Institutuekin, eta nazioarteko feria eta kongresuetan izan den esku hartzea ere.

Datorren urterako, euskal kulturaren sareak garatzen eta sendotzen eta irakurletzen mapa zabaltzen jarraitzea du helburu Etxepare Institutuak. Halaber, kultura eta euskararen zabaltze jardueretarako dauden diru-laguntzen azterketa burutu ostean, hauek birdiseinatzeari ekitea erabaki Institutuak du eta egokitu nahi ditu kulturako sektoreei egoki daitezen, baita diru-laguntza lerro berriak eratzeari ekitea ere.

2011ko bigarren seihilekorako nabarmentzen diren jardueren artean UPV/EHUko udako ikastaroetan garatuko den ‘Excellence in Basque Studies’ ikastaroa, eta abenduan Berlinen izango den euskal koreografoen jaialdia aipatu behar dira, besteak beste.

2012ari dagokionez, San Telmo museoan izango den euskarari buruzko erakusketa, New Yorkeko Licoln Center-en izango den euskal zineari buruzko atzera begirakoa, eta Madrilen burutuko den euskal musika eta arte eszenikoen programazio jarraitua prestatzen dihardute.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)