Berriak Segurtasuna

Jaurlaritza 394 identifikazio-txaleko berri banatzen hasi da Irunen tokiko boluntario-elkarteei

2021-02-16
  • Boluntariotzako Aholku Batzordearen ekimen honen bidez Euskadi osoan ezagutzeko moduko irudi bateratu bat eman nahi zaio kolektiboari
  • Txaleko berrietan talde bakoitzaren anagramak eta 112 SOS Deiak zerbitzuaren logotipo ofiziala agertzen dira

Eusko Jaurlaritza gaur hasi da banatzen Irunen Euskadiko Babes Zibileko boluntarioen tokiko elkarte eta taldeentzako 394 identifikazio-txaleko berri. Boluntariotzako Aholku Batzordearen azken bileran onartutako ekimenaren helburua da kolektiboari ezagutzeko moduko irudi bateratu bat ematea diseinuaren bidez, eta txalekoetan, beraz, talde edo elkarte bakoitzaren anagramak, 112 SOS Deiak zerbitzuaren logotipo ofiziala eta “BABES ZIBILA-PROTECCIÓN CIVIL” esaldia agertzen dira.

Bihar, asteazkena, otsailak 17, txalekoak banatzen jarraituko dute, eta kasu horretan Gaubean, Urduñan eta Gatzaga Buradonen banatuko dituzte. Ostegunean, hilaren 18an, Muskizeko, Errenteriako, Pasaiako, Irurako eta Arabako Mendialdeko taldeei banatuko dizkiete txalekoak. Horrela, datozen egunotan joango dira txaleko guztiak banatzen Euskadiko tokiko 26 elkarte eta taldeak hornitu arte.

Boluntarioen elkarteak ezinbestekoak dira Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Euskal Sisteman, herritarrek babes zibileko lanetan parte-hartzea bideratzen baitute. Haien laguntza desinteresatuari, konpromisoari eta kualifikazio altuari esker, gure Erkidegoak segurtasun-maila handiagoa du.

Gaur egun 400 baino gehiago dira hiru lurralde historikoetako tokian tokiko talde eta elkarteetan dauden Euskadiko boluntarioak.

3 iruzkin
  • @IbarluzeaGaizka
    2021-02-17

    Comentario de Twitter:
    RT @112_SOSDeiak: Jaurlaritza 394 identifikazio-txaleko berri banatzen hasi da Irunen tokiko boluntario-elkarteei

    https://t.co/zpTDLCBcdR

  • @VOSTeuskadi
    2021-02-16

    Comentario de Twitter:
    RT @112_SOSDeiak: Jaurlaritza 394 identifikazio-txaleko berri banatzen hasi da Irunen tokiko boluntario-elkarteei

    https://t.co/zpTDLCBcdR

  • @112_SOSDeiak
    2021-02-16

    Comentario de Twitter:
    Jaurlaritza 394 identifikazio-txaleko berri banatzen hasi da Irunen tokiko boluntario-elkarteei

    https://t.co/zpTDLCBcdR

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko