Lehendakariordeak ekintzailetza- eta berrikuntza-planak azaldu dizkio Ajebask-i

2021-02-16

Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburu Idoia Mendiak gaur zehaztu dizkio Ajebask Arabako Enpresari Gazteen Elkarteari bere sailak legegintzaldi honetarako proiektatzen dituen ekintzailetza- eta berrikuntza-planak.

Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuorde Alfonso Gurpeguirekin batera, Mendiak kolektibo horrek Gasteizen dituen instalazioak bisitatu ditu, eta Juan Carlos García presidentearekin eta Joaquín Sáez idazkari nagusiarekin bildu da. Bilera horretan, eragile politiko eta sozialekin dituen ohiko harremanen barruan, lehendakariordeak bere sailaren eta Lanbideren ekintzailetza- eta berrikuntza-proposamenak azaldu ditu.

Bileraren ondoren, Mendiak SDA Factory enpresaren instalazioak bisitatu ditu. Enpresa horren arduradunak, Iñaki Castresanak, enpresa-erakundearen berrikuntzaren azken saria jaso zuen. Etxetresna elektriko txikiko enpresa bat da, Europan erreferentea, I+G+B zentroagatik eta historian zehar munduratu dituen 100 patente baino gehiagoengatik. Hain zuzen ere, patente horietako bik ahalbidetu zuten joan den urteko maiatzean SDA Factoryk coviden aurkako lisatze-soluzio bat aurkeztea, zeina laborategi ezberdin eta ospetsuek zientifikoki berretsi baitute birus eta bakterioen aurkako eraginkortasuna (Nafarroako Unibertsitatea, EURECATeko Teknologia Zentroa eta Carlos III.a Osasun Institutuko oinarri teknologikoko enpresa birtuala). Orain etxetresna elektriko txiki efizienteagoak eta jasangarriagoak ekoizten dituzte, elektrizitate-kontsumoa %25 murrizten dutenak eta lisatze optimoa eskaintzeko behar den ura %35 murrizten dutenak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak