Tabako Kerik Gabeko Euskadi
qrcode

Gobernu Kontseiluak enpresentzako dirulaguntzak onartu ditu berdintasun diagnosi eta planak egin ditzaten (Gobernu Bilera 2021-2-16)

2021-02-16

Gobernu Kontseiluak 400.000 euroko diru-laguntza onartu du Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen bidez enpresek 2021. urtean emakume eta gizonen berdintasunerako diagnosiak eta planak egin ditzaten. Diru-laguntza hauek enpresek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten zuzenduak daude. Aholkularitza-enpresek laguntza teknikoa emango dute emakume eta gizonen arteko berdintasunerako diagnostikoak egiteko eta berdintasun-planak diseinatzeko, bai barne-antolamendurako, bai ematen dituzten zerbitzu edo produktuetarako.

Elkarteei laguntzak

Bestalde, 2021eko ekitaldirako diru-laguntzen deialdia ere onartu du, elkartegintza sustatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko eremu guztietan emakumeen parte-hartzea sustatzeko, 400.000 euroko balioarekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko