Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak Hondarribiko VI. Pintxo Txapelketa babestu du bigarren urtez segidan

2011.eko ekainak 27

Eusko Jaurlaritzako Turismoko zuzendari Isabel Muelak Hondarribiko VI. Pintxo Txapelketaren inguruko prentsaurrekoa zuzenduko du, Hondarribiko alkate Juan Mª Altunarekin eta Ostalaritza Elkarteko presidente Miguel Sotorekin batera. 

VI. edizio honetan, txapelketak beste izen bat izango du: "Euskadi, goza ezazu" Pintxo Txapelketa.

Eusko Jaurlaritzako Turismoko zuzendari Isabel Muelak Hondarribiko Pintxo Txapelketa aurkezteko prentsaurrekoa zuzendu du. Lehiaketaren VI. edizioa izango da, eta urriaren 3an eta 5ean egingo da. Oraingo honetan, beste izen bat izango du: "Euskadi, goza ezazu".

Txapelketa babesteak bi ondorio dakartza: alde batetik, Euskadiko turismo-marka euskarri guztietan txertatuko da (txapelketaren web-orrian, errezeten, sukaldarien eta saridunen berri ematen duen liburuan, diplometan, sukaldeko boxean eta abar), eta, bestetik, lehen sari nagusiak Eusko Jaurlaritza-La Bacaladera Sari Nagusia izena hartuko du. Sari horren zuzkidura 3.000 €, txapela eta trofeoa izango da.

Isabel Muelak azpimarratu duenez, oso garrantzitsua da horrelako txapelketak babestea, balioa ematen baitiote Euskadiko gastronomiari. Eusko Jaurlaritzak lehiaketa hori babestea erabaki zuen joan den urtean. Era horretan, 2010-2013ko Turismo Marketineko Planean zehaztutako jardun-ildoa bete zuen, plan horretan Euskadiko lehentasunezko produktutzat hartzen baita gastronomia (maila guztietan). Gaur egun, bidaiarien sarrerek 23 hilabetean segidan gora egitea eragin duten Euskadiko turismo-erakargarrietako bat da gastronomia.

Bestalde, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Lehiakortasun Planean kalitatea eta berrikuntza azpimarratzen dira, lehiakortasunaren zutabe baitira. Hori dela-eta, txapelketarako emandako babesaren bidez, bi kontzeptu horiek ere bultzatu nahi dira. Izan ere, gero eta neurri handiagoan ari dira ezartzen turismoaren sektorean, eta txapelketak nabarmendu egin ditu sari batzuen bidez (hala nola berrikuntzaren sariaren eta sukaldarien sormenari balioa ematen dionaren bidez).

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 27a

 

Iruzkin bat
  • @IDELabs
    2011.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco patrocina el VI Campeonato de pintxos de Hondarribia por segundo a ño consecutivo http://t.co/677rV8u

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Isabel Muela