Berriak Segurtasuna

Ertzaintzak eta udaltzaingoek hiri eta herri barruko bideetan harrapatzeei aurrea hartzeko eta furgoneten pisua kontrolatzeko eta zaintzeko kanpaina aktibatuko dute bihar

2021-02-14

Datorren astelehenetik, otsailaren 15etik, igandera, otsailaren 21era, bitartean, Ertzaintzak, udaltzaingoekin lankidetzan, hiri eta herri barruko bideetan harrapatzeei aurrea hartzeko kanpaina burutuko du. Helburua oinezkoak babestea izango da, trafikoaren arloan kolektiborik zaurgarrienetako bat baita. Iaz sei oinezko hil ziren trafiko-istripuetan, eta 2019an, aldiz, 13. Gainera, hilaren 17an eta 18an furgoneten pisua ere kontrolatuko dute

Datorren astelehenetik, otsailaren 15etik, igandera, otsailaren 21era, bitartean, Ertzaintzak, udaltzaingoekin lankidetzan, hiri eta herri barruko bideetan harrapatzeei aurrea hartzeko kanpaina burutuko du. Helburua oinezkoak babestea izango da, trafikoaren arloan kolektiborik zaurgarrienetako bat baita.  

Oinezkoen zirkulazioa zainduko da bidetik edo bazterbidetik, horietako sarbideetatik eta ingurutik zirkulatzen dutenean. Kolektibo horrek beti oinezkoen bidetik edo espaloitik zirkulatu beharko du, eta, halakorik ez badago, bazterbidetik edo, bazterbiderik ezean, bidetik. Bestalde, ibilgailuek abiadura moteldu beharko dute, edo baita gelditu ere behar izanez gero, oinezkoak ikusiz gero edo oinezkoak eurek zirkulatzen ari diren bidean sar daitezkeela aurreikusiz gero.

Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak, Sonia Díaz de Corcuerak, gogorarazi duenez, “2020an sei oinezko hil ziren trafiko-istripuetan, eta 2019an, aldiz, 13, eta zaintza eta kontrol kanpainen egutegiak, beraz, kolektiborik ahulenetara bideratuko du arreta berriz ere: oinezkoak, txirrindulariak eta motozaleak”. Berez, iaz trafiko-istripuetan hil ziren pertsonen % 45 kolektibo horietakoak ziren.  

Otsailaren 17an et 18an furgoneten pisua kontrolatuko da.

Datorren asteazkenean, hilaren 17an, eta ostegunean, hilaren 18an, Ertzaintzak, udaltzaingoekin lankidetzan, furgoneten pisua kontrolatzeko eta zaintzeko kanpaina burutuko du. Kasu honetan zainduko da ea ibilgailuek baimendutakoa baino pisu handiagoa daramaten eta zama behar bezala eutsita duten. Zamari behar bezala eustea funtsezkoa da istripu bat gertatzen denerako, bai istripua eragiten duen pertsonarentzat bai inplikatutako beste ibilgailu batzuetako bidaiarientzat. 

Hiri eta herri barruko bideetan harrapatzeei aurrea hartzeko eta furgoneten pisua kontrolatzeko kanpainak trafikoa zaintzeko eta kontrolatzeko aurten programatutako 46 kanpainen barruan sartzen dira, eta “helburua da Euskadiko bide-sarean bide-segurtasuna hobetzea, gidatzean portaera desegokiak zuzentzea eta trafiko-istripuen ondorio diren biktimen kopurua murriztea”, azpimarratu du Trafikoko zuzendari Sonia Díaz de Corcuerak.

Irudiak https://we.tl/t-FrmnQoZIn8

2 iruzkin
  • 2021-02-14

    Batzuetan, ibilgailua mugitzen da udalerrian mugitzeagatik, kontuan hartu gabe oinezkoak kerik gabeko eta seguruagoa den hiri edo udalerri bati ematen diola lehentasuna.

  • 2021-02-14

    Se mueve el vehículo a veces por mover en el municipio sin contar que el o la peatón tiene prioridad una ciudad o municipio libre de humos y más segura.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko