Hirigintza-Estandarrak arautzeko Dekretu Proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2021-02-12

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, hirigintzako estandarrak arautzeko dekretu-proiektua egiteko eskumena duen administrazioak, erabaki du indarrean dagoen hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretua berrikustea.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan