Istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuei buruzko informazio-, ebaluazio- eta kontrol-araubideari buruzko agindua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2021-02-12

Energia, Meategi eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren ustez, istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuei buruzko informazio-, ebaluazio- eta kontrol-araubidea hobetuko eta eguneratuko duen xedapen orokor bat egin behar dela.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan