URAk lan-proiektu berri bat idazteko lizitazioa egin du: Mallabiko Goitondo industrialdeko hondakin-urak Ermuko saneamenduko hodi biltzailearekin lotu eta Apraizko araztegira bideratzeko

2021-02-12

URA-Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikiak, lizitatu berri du Mallabiko Goitondo industrialdeko hondakin-urak Ermuko saneamenduko hodi biltzailearekin lotzeko proiektua idazteko kontratua.  Hartara, ur horiek  Apraizko araztegira bideratzeko. Lizitatutako proiektua idazte horren aurrekontua 76.500 € gehi BEZa da, eta gehienez ere, 6 hilabeteko iraupena du.

Lan horiek Debabarrenako saneamendua hobetzeko lan-multzoan txertatzen dira. Mallabiatik datozen hondakin-urak (Goitondoko poligonoa, nahiz Mallabiko hirigunea) Ermuko herrigunera garraiatzeko kolektoreak eraikitzea da xedea — faseka egiten ari dira lan horiek—. Bertan, bi hiriguneetako hondakin-urak biltzen dira, eta Eibarrera bideratzen dira. Bidean Zaldibarreko hondakinak biltzen dira baita ere.

2014an kolektorea eraiki zen, Ermuko hondakin-urak Gipuzkoako Ur Kontsortzioak kudeatzen duen Apraizko araztegira bideratzeko. 

Lizitatu den proiektuak lan horiei jarraipena ematen die: lizitatzen ari diren lan berriek  aukera emango dute, orain, Goitondo bezalako industrialde garrantzitsu bateko hondakin-urak biltzeko egin beharreko obra zehatzak zehazteko, eta Egora iristen den karga kutsatzailea murrizteko. Hartara,  hiri presio handia jasaten duen ibai baten egoera ekologiko ona berreskuratzea ahalbidetuko duten baldintzak sustatu nahi dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak