Eusko Jaurlaritzak 2021erako txanda-kontratuari lotutako Erretiro Partzialeko Planaren akordioa sinatu du

2021-02-12

 

  • Akordioari esker, ehunka langile publikoen lan-bizitzaren amaiera nabarmen hobetuko da eta, gainera, enplegu berria sortuko da


Gaur, Eusko Jaurlaritzak eta CC.OO. eta UGT sindikatuek akordio bat sinatu dute, Euskal Autonomia Erkidegoko langile lan-kontratudun finkoentzako 2021erako Erretiro Partzialeko Plana onartzeko.

Akordio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorrak 2021eko martxoaren 8an egindako bileran negoziatu da. Bilera horretan, ELA, LAB, CC.OO. eta UGT sindikatuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publiko osoan lan egiten duten pertsonak zeuden deituta: Administrazio Orokorra eta erakunde autonomoak (Lakua), Hezkuntza, Osakidetza, Segurtasuna eta Justizia Administrazioa.

Akordio horren aplikazio-eremua hainbat sektore-eremutara mugatzen da:

 Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako lan-kontratuko langileak

  • Hezkuntza Saileko lan-kontratuko irakasleak eta hezitzaileak
  • Hezkuntzako lan-kontratuko langileak
  • Hezkuntza Saileko erlijioko lan-kontratuko langileak
  • Segurtasun Saileko lan-kontratuko langileak
  • Osakidetzako lan-kontratuko langileak

Erretiro partzialeko plan honek 2021eko abenduaren 31ra arte izango ditu ondorioak, onartzen denetik aurrera, gertaera eragilearen data 2022ko urtarrilaren 1a baino lehen gertatzen diren erretiro-eskaerei dagokienez. Nolanahi ere, luzatu egin ahal izango da, erretiro partziala arautzen duen Gizarte Segurantzaren araudiaren funtsezko edozein aldaketak baldintzatuta.

Bilera horretan, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza ahalik eta adostasun handiena lortzen saiatu da sindikatuen aldetik, akordio hau gauzatzeko. Akordio horri esker, alde batetik, langile publikoen lan-bizitzaren amaiera nabarmen hobetuko da, eta, bestetik, enplegu berria sortuko da, eta, ondorioz, belaunaldien arteko errelebo egokia erraztuko da.

Eusko Jaurlaritzak positiboki baloratzen du akordio hau sinatzea, administrazioko ehunka langileren lan-baldintzak hobetzea eta enplegu publikoa sustatzea ahalbidetzen baitu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak