Xabier Legarretaren iritziz, positiboa da Europako Batzordeak Asiloari eta Migrazioari buruzko Itun Berriaren aplikazioan hiri eta eskualdeen eginkizuna aipatzea

2021-02-12
  • Migrazio eta Asiloko zuzendariaren iritziz, estatuz azpiko gobernuek egiten duten kudeaketa agerikoa eta beharrezkoa da
  • Parlamentuko erantzun batean, Ylva Johansson Barne Gaietarako komisarioak nabarmendu duenez, “migrazioaren inpaktua batik bat toki-mailan nabaritzen da”
  • “Hiri eta eskualdeak funtsezko kide dira Batzordeak Migrazio eta Asiloari buruzko Itun Berria aplikatzeko, zehazki, integrazioaren arloan”

Vitoria-Gasteiz, 2021/02/12

Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun Saileko Migrazio eta Asiloko zuzendariaren iritziz, positiboa da Asiloari eta Migrazioari buruzko Itun Berriaren aplikazioan hiri eta eskualdeek duten eginkizunaren inguruan Europako Batzordeak egin duen aintzatespena.

Parlamentuko erantzun batean, Ylva Johansson Europako Barne Gaietarako komisarioak esan duenez, “migrazioaren inpaktua batik bat toki-mailan nabaritzen da. Hiri eta eskualdeak funtsezko kide dira Batzordeak Migrazio eta Asiloari buruzko Itun Berria aplikatzeko, zehazki, integrazioaren arloan.  2016an hirugarren herrialdeetako herritar nazionalen integrazioari buruzko ekintza-plana adostu zenetik, Batzordeak zenbait ekimen jarri ditu abian, eremu horretan tokiko eta eskualdeko erakundeekin elkarlanean jarduteko”.

Legarretaren iritziz, aintzatespen horren bidez, Batzordeak agerian uzten du “estatuz azpiko gobernuek egiten duten ezinbesteko kudeaketa”, Eusko Jaurlaritzaren kasuan bezala.

Zuzendariak nabarmendu du, era berean, gutxi direla “Migrazio eta Asiloari buruzko Erkidegoaren dokumentu-zirriborroak gobernamendu-maila honen inguruan egiten dituen erreferentziak”. Eta gogorarazi du Euskadik parte-hartze handiagoa proposatzen duela. “Proposamenak planteatu ditugu migrazioari ematen zaion erantzunaren eta asilo-legea betetzearen bidez hobetu dadin migratzaileek Europara iristean jasotzen duten tratamendua. Eta integrazioan elkarlanean jardun behar duten eragile guztien artean zuzen eta solidarioki banatzeko”.

Euskadi Eusko Jaurlaritzaren Share proposamenari atxikitu zaion Europako eskualde-talde bateko buru da. Migrazio-fluxuak zenbait irizpideren arabera banatzea proposatzen duen proposamena: errenta, langabezia-tasa edo diru-sarrera fiskalak, besteak beste. Ildo horretan, Iñigo Urkullu Lehendakariak berak, Europako Batzordeko arduradunekin izan dituen topaketetan, zenbait proposamen planteatu ditu, gizakien salerosketari aurre egiteko.

“Migratzaileen integrazioa haien auzo, herri, hiri eta eskualdeetan gertatzen da. Hori dela eta, hurbilen gauden erakundeok gara ezagutza gehien dugunok. Eta, horregatik, itun berri honek tokiko eta eskualdeko agintarien elkarlana behar du”, esan du Legarretak.

Izaskun Bilbao Europako Parlamentuko diputatuari eman dion erantzunean, Ylva Johansson komisario suediarrak honako hau azaldu du: “hirugarren herrialdeetako nazionalen integrazioari buruzko aurreko ekintza-planean, 2016koan, Batzordeak abian jarri zituen eremu horretan tokiko eta eskualdeko erakundeekin elkarlanean jarduteko”.

“Horren adibide gisa –esan du Johanssonek–, honako hauek ditugu: hiri-agendan migratzaile eta errefuxiatuen inklusioari buruzko elkartea sortu izana; maila guztietako arduradun politikoei eta profesionalei prestakuntza emateko Integrazioaren Hiri Akademia abian jarri izana; migratzaile eta errefuxiatuen integrazioari buruzko Hiri Ekintza Berritzaileen esparruko proiektu pilotuak, eta finantzaketa Asilo, Migrazio eta Integrazio Funtsaren kargura, integrazioaren arloan hiri eta eskualdeen arteko trukeak sustatzeko”.

Migrazio eta Asiloari buruzko Itun Berria dela eta, Johansonek nabarmendu du hark “tokiko eta eskualdeetako erakundeekin sendotutako lankidetza-prozesua” jasotzen duela. “Batzordeak Itun berriaren esparruan 2020ko azaroaren 24an adostu zuen Integrazioari eta Inklusioari buruzko Ekintza Planak aipatzen du integrazioa toki-mailan gertatzen dela, eta hiriek eta eskualdeek laguntza jaso behar dutela daukaten integrazio-lanean. Halaber, tokiko eta eskualdeko erakundeekin elkarte sendoak sortzea azpimarratzen du. Era berean, neurri zehatz ugari aurreikusten ditu, interesa duten alde horiekin elkarlana sendotzeko eta integrazio-xedeak dituen EBren finantzaketara jotzeko bide emateko".

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak