Berriak Lehendakaritza

Bingen Zupiria Estadio Vital Fundazioaren 60. urteurrenari amaiera emateko antolatutako ekitaldian izan da

2021-02-12

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Gobernuaren bozeramaile Bingen Zupiria Estadio Vital Fundazioaren 60. urteurrenari amaiera emateko antolatutako ekitaldian izan da.

Ekitaldian Gernikako Arbolaren kimu bat landatu da eta Pedro Moraza artistak sortutako Gernika Site murala aurkeztu da. 

Fundación Estadio Vital Fundazioa

Estadio Fundazioaren instalazioak 1960ko apirilaren 24an inauguratu ziren ofizialki. Harrezkero, funtsezkoa da Gasteizko kirol-jardueraren sustapenean eta zabalkundean, eta, gainera, berezko lotura duten beste balio batzuk sustatzen ditu.

Instalazioak, 40.000 metro koadrokoak, etengabe berritu dira urte hauetan zehar, eta eskainitako kirol-modalitateak zabaldu dira: igeriketa, atletismoa, gimnasia, pilota, tenisa, squasha, futbola edo saskibaloia, eta forma fisikoaren zaintzarekin eta mantentzearekin zerikusia dutenak.

Iruzkin bat
  • @Gob_eus
    2021-02-15

    Comentario de Twitter:
    @ZupiriaB @festadio-ren 60. urteurrenari amaiera emateko antolatutako ekitaldian izan da✔️ https://t.co/jzHOtrJJr7https://t.co/8wzAygaXOQ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak