Lehendakariordeak ASPEGiri jakinarazi dizkio zuzendaritza-organoetan emakumeen talentua txertatzea sustatzeko Sailaren planak

2021-02-10

Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburu Idoia Mendiak ASPEGI Gipuzkoako Emakume Profesional, Enpresari eta Zuzendarien Elkarteari aurreratu dizkio bere sailak legegintzaldi honetan abian jarriko dituen neurriak, ekintzailetza sustatzeko eta emakumeen talentua enpresen zuzendaritza-organoetan txertatzeko.

Enplegu eta Gazteriako sailburuorde Alfonso Gurpeguirekin batera, Mendia ASPEGI elkarteko presidente Nerea Ibáñezekin eta lehendakariorde Belén Forniésekin bildu da elkarteak Donostian duen egoitzan. Bilera hori Lehendakariordeak agente politiko, sozial eta ekonomikoekin izan dituen harremanen barruan kokatzen da.

Topaketan, Mendiak Lan eta Enplegu Sailak legealdi honetan abian jarriko dituen neurrien berri eman die ASPEGIko ordezkariei. Zehazki, ohartarazi nahi izan du emakumeen ekintzailetzaren eta zuzendaritza-organoetan emakumeen talentua txertatzearen sustapenaz. Horretarako, dirulaguntzen agindu berri bat gaituko da, orain arte ez zegoen 100.000 euroko zuzkidura izango duena.

Era berean, jakinarazi die programa bat sortuko dela, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez, eremu maskulinizatuetan emakumeak prestatzeko eta kontratatzeko. Programak hasiera batean milioi bat euroko aurrekontua izango du, eta horren helburua da emakumeek gaur egun ordezkaritza txikia duten lanpostuetarako sarbide handiagoa izatea, bereziki industria-sektorean.

4 iruzkin
  • @BICGipuzkoa
    2021-02-15

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: @IdoiaMendia-k @ASPEGI-ri jakinarazi dizkio emakumeen talentua txertatzea sustatzeko Sailaren planak🔹 https://t.co/J8dVcU4sNr

  • @ASPEGI
    2021-02-15

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: @IdoiaMendia-k @ASPEGI-ri jakinarazi dizkio emakumeen talentua txertatzea sustatzeko Sailaren planak🔹 https://t.co/J8dVcU4sNr

  • 2021-02-11

    Kristalezko sabaia deiturikoa amaitzea, legegintzako gutxieneko ehunekoak betetzea.

  • 2021-02-11

    Bien acabar con el llamado techo de cristal, que se cumplan porcentajes mínimos legislativos

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak