Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Bilboko HTA-i 2012ren aurkezpena

2011.eko ekainak 25

Jose Asua Batarrita Osasun eta Kontsumo Saileko Ezagutzaren Kudeaketa eta Ebaluazioko Zuzendariak, ekainaren 25 eta 29 bitartean, Rio de Janeiron HTAi Teknologia Sanitarioen Ebaluaziorako Nazioarteko Sozietatearen urteko biltzarrean hartuko du parte, beste ikerlari batzuekin batera.


Aipatutako nazioarteko topaketan, Zuzendariak eta Ostebaren ikerlari taldeak hainbat komunikazio zientifiko aurkeztuko dute, biltzarraren saioetariko batzuk koordinatuz. Halaber, nazioarteko sozietate honen Batzorde Exekutiboaren "Health Policy Forum" izeneko bileran parte hartuko dute.


Zuzendariarekin batera, Iñaki Gutierrez-Ibarluzea, Asun Gutierrez eta Gaizka Benguria Ostebaren kideak joango dira. Halaber, ERCISA, HTAi 2012-Bilbao biltzarraren enpresa antolatzailearen idazkaritza teknikotik, Yolanda Guerediaga eta Ruth Manzano azalduko dira.


Euskal ordezkaritzak stand bikoitza edukiko du bileraren egoitzan. Bertaratuek informazio zientifikoaz gain, Bilbao eta Euskadiri buruzko kultur eta turismo arloko argibidea izango dute eskura. Bidaiariek MERCOSUReko herrialdeetarako Euskadiko Ordezkaritzaren sostengua daukate eta Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairako Gobernuko Ordezkaria den Elvira Cortajarena ere beraiekin egongo da.


Hilaren 29ko amaiera ekitaldian euskal taldeak lekukoa jasoko du brasildar antolatzaileengandik eta Teknologia Sanitarioen Ebaluaziorako Nazioarteko Sozietateak 2012. urtean Bilbon egingo duen hurrengo Nazioarteko Biltzarraren ildoak aurkeztuko dituzte. Leloa honako hau izango da: Pazientea ardatz duten sistema sanitarioetako atentzio integratua. Osteba da horren antolatzailea.

Teknologia Sanitarioak Ebaluatzeko Nazioarteko Sozietatea -HTAi


Kontinente guztietako 59 herrialdeetako kideak batuz, HTAi nazioarteko sozietate zientifikoak honako eragileak biltzen ditu: ikerlariak, organismoak, agintariak, industria, akademia, osasun-zerbitzuak, hornitzaileak eta pazienteak/kontsumitzaileak. Elkarlanerako eta informazioa nahiz ezaguerak elkar trukatzeko foro neutrala izateko eginkizuna dauka.


Osasun-teknologiatzat honako produktu hauek hartzen ditugu: farmaziakoak, diagnostikoa eta tratamendua egiteko dispositiboak, osasun-programak eta zerbitzu sanitarioen antolakuntza.


HTAi-ren topaketek funtsezko zeregina jokatzen dute teknologiarako sarbideaz, bere zabalkundeaz eta sistema sanitarioei ezarritako berrikuntzari buruz erabakiak hartzen laguntzeko.


Aurrekoa dela-eta, Rio de Janeiroko topaketetan izango diren panel nagusietan honako eztabaidagaiak egongo dira: XXI. mendeko osasun sistemen iraunkortasuna, teknologia sanitarioen ebaluazioa (TSE) garatzeari buruzko kasu praktikoak, eta horrek osasun sistemetan duen eragina.


Nazioarteko foro bati buruzko argibide gehiago edukitzeko, kontsultatu hemen: www.htai.org.

 

Iruzkin bat
  • @ricardodevis
    2011.eko ekainak 26

    Comentario de Twitter:
    Presentacion HTA-i 2012 Bilbao http://t.co/6eQyoE8

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jose Asua Batarrita Osasun eta Kontsumo Saileko Ezagutzaren Kudeaketa eta Ebaluazioko Zuzendaria