Arriolak mugikortasun jasangarria, etxebizitzaren aldeko itun soziala eta hiri-agenda nabarmendu ditu EGABen aurrean, bere sailaren ardatz gisa

2021-02-10
  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak legegintzaldi berrirako bere arloko ildo estrategikoak azaldu ditu Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen osoko bilkuran
  • Sailak nabarmendu du pandemiaren ondorioz beharrezkoa dela etxebizitza sozialen arloan ahaleginak areagotzea

Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak legegintzaldi honetan zuzentzen duen saila gidatuko duten ardatz nagusiak azaldu ditu asteazken honetan Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean (EGAB). Arriolak goraipatu egin du zeinen egiteko garrantzitsua izango duten Mugikortasun Jasangarriaren Legea onartzeak eta lege hori bultzatzeko lau urte hauetan gauzatuko diren jardun guztiek, alokairuko etxebizitza eskuragarria 15 urtetan bikoizteko etxebizitzaren itun sozialak eta Bultzatu 2050 hiri-agenda garatzeak euskal lurraldea kohesionatzeko.

EGABen osoko bilkurako kideen aurrean, sailburuak nabarmendu du Covid-19ak eta horren ondorio sozial eta ekonomikoek baldintzatutako legealdi hau apartekoa dela, eta egoera horrek, adierazi duenez, ahalegin eta ikuspegi berriak behar dituela. Arriolak azpimarratu du pandemiak berak indartu egin duela bere arloko ildo estrategikoen zentzua. Ildo horien artean dago etxebizitza eskuratzeko emandako bultzada tresna hauen bidez, besteak beste: 2015eko Etxebizitza Legea garatu izana eta lege horretan etxebizitza duinari aitortzen zaion eskubide subjektiboa. Halaber, Sailaren ardatzen artean etxebizitzaren aldeko itun sozial berri bat bultzatzea aipatu du. Horren helburua da alokairuko parke publikoko etxebizitzak bikoiztea, datozen 15 urteetan, beste 24.000 etxebizitzarekin.

Lurralde Plangintzaren arloan, Iñaki Arriolak azpimarratu egin ditu 2019an Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak onartu ondoren lurralde-plan partzialak eta sektorialak garatzeko ematen ari diren urratsak, hasita itsasertzaren antolamendutik —klima-aldaketaren ondorioz bertan biziko diren ondorioengatik— eta baliabide turistikoak edo energia berriztagarrien azpiegiturak antolatzeraino doazen estrategiekin. Era berean, dagoeneko abian dauden eta Sailak legegintzaldi honetan zabaltzeko asmoa duen hiri-berroneratzeko proiektuak azaldu ditu, baita Bultzatu 2050 hiri-agendaren urrats berriak ere.

Garraioaren arloa Mugikortasun Jasangarriari buruzko Legearen tramitazioak markatuko du. Lege horrek helburu du mugikortasun sistema integratua, eraginkorra eta jasangarria bultzatzea, Autonomia Erkidegoa kohesionatuko duena. Sailburuak abiadura handiko trenaren, Donostialdeko Topoaren eta Bilboko metroaren 4. eta 5. lineen aldeko apustua egin du EGABen aurrean, baita Gasteizko edo Bilboko tranbia-sarean jarduketa berriak egiteko eta garraiobide jasangarri berriak (adibidez, Bus Elektriko Iraunkorra) erabiltzeko apustua ere.

2 iruzkin
  • 2021-02-10

    Ibilgailu asko geldirik gero behar handirik gabe eros zitekeen.

  • 2021-02-10

    Mucho vehículo parado luego se puede haber comprado sin hacer mucha falta.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak