Berriak Segurtasuna

Eusko Jaurlaritzako Larrialdi Zerbitzuak 2020an 765.000 deiri erantzun zien eta 205.000 gertaera kudeatu zituen

2021-02-10
  • Pandemiak eta konfinamenduak izandako eraginaren ondorioz, kudeatutako jarduketen kopurua % 27 jaitsi zen 2020ko apirilan 2019ko hilabete berdinarekin alderatuta

 

Bihar, osteguna, 112ren Europako Eguna ospatzen dela-eta, Eusko Jaurlaritzak Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako lantaldearen iazko jarduerari buruzko txosten argitaratu du. SOS Deiak – Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak iaz 765.984 deiri erantzun zien (2019an 807.305 deiri) eta 205.045 gertaera kudeatu zituen (2019an 227.201).  

Pandemiak eta horren ondorioz ezarri zen konfinamenduak izandako eraginaren ondorioz 2020an % 27 gutxitu ziren kudeatutako jarduketak 2019arekin alderatuta, batez ere apirilean eta ondorengo hilabetetan erregistratutako zifrei dagokienez. Horrela, txostenean jaso denez, 2019ko apirilean 16.495 jarduketa bideratu ziren eta 2020an 12.132. Beheranzko joera hori zertxobait leuntzen joan zen uda arte, konfinamendua amaitu zen arte, eta urte amaieran, mugikortasuna berriz murriztearekin batera, berriz jaitsi zen ezbehar-kopurua.

2020an kudeatutako gertaera gehienak larrialdi medikoekin (% 25,53), kalean hautemandako arriskuekin (% 17,03), herritarren segurtasunarekin (% 16,33), pertsonen istripuekin (% 13,25), eta trafiko-istripuekin (% 8,51) lotuta zeuden.

 

112ra EGINDAKO DEIAK

COVID-19ak eta konfinamenduak izandako eragina martxoan erantzundako dei-kopuruaren igoeran ere hautematen da (2019ko aldi berean erantzundakoak baino 11.620 dei gehiago), segur aski herritarrek pandemiari buruzko informazioa izan nahi zutelako, eta gero, apirilean, nabarmen egin zuen behera deien kopuruak (2019an baino 11.526 dei gutxiago).   

Erantzundako deiei dagokienez, Bizkaian 409.869 dei egin ziren, Gipuzkoan 236.203 eta Araban 119.912. Bestalde, SOS Deiak zerbitzuaren aplikazioak aldi horretan 34.074 deskarga izan zituen, eta 269 dei kudeatu ziren. eCallsistemak larrialdietako 345 dei sortu zituen eta horietatik 31 gertaera errealekin lotuta zeuden.

 

ELKARTASUNA

Aipatutako datuak emateaz gainera, txostenean, intereseko beste gai batzuen artean, Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistema osatzen duten zerbitzuek lehenengo alarma-egoeran (2020ko martxoa-ekaina) egindako lan solidarioa ere aipatzen da. Aipatutako zerbitzuek denbora horretan 752.000 maskara higieniko banatu zituzten EAEko garraio publiko kolektiboaren puntu nagusietan eta eremu publikoetan 5.038 instalazio eta esparru desinfektatu zituzten (egunean batez beste 79).

112ren Europako Eguna egiten da, nagusiki, herritarrei gogora ekartzeko 112 Europar Batasuneko estatu kide guztietan dagoela erabilgarri, eta kabina batetik, telefono mugikor batetik edo telefono finko batetik markatu daitekeela

2 iruzkin
  • @112_SOSDeiak
    2021-02-10

    Comentario de Twitter:
    Mañana se conmemora el Día Europeo del 112. Hoy publicamos el resumen de nuestra actividad en el 2020.

    https://t.co/JKf1D1sEtf

  • @112_SOSDeiak
    2021-02-10

    Comentario de Twitter:
    Bihar 112aren Europako Eguna ospatuko da. 2020ko jardueraren laburpena argitaratuko dugu gaur.

    https://t.co/2rNlrY5W1O

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak