Berriak
Eu

Kirmen Uribe Medellíngo Poesiako Ekitaldi Internazionalaren XXI.edizioan parte hartuko du Kolonbia, Venezuela eta Erdi Amerikarako Eusko Jaurlaritzako Ordezkaritzaren eskutik

2011.eko ekainak 23

 

Bogota, 2011ko Ekainak 23.- Kirmen Uribe, euskal poeta, Uztailaren 2tik 9ra Medellin hirian ospatuko den Poesia Ekitaldi Internazionalean aurkeztuko da. Hala nola, munduko poesía ekitaldi garrantzitsuenetarikoa da, 2006ko Nobel Sari Alternatiboarekin saritua izan zan. Aurtengo edizioan, 100 poeta parte hartuko dute eta Afrikako espiritua, musika eta poesía izango dira protagonistak.

2009ko Espainiako Narratibako Literatura Sariarekin saritua, Bilbao-New York-Bilbao liburuagaitik (Seix Barrak, 2010), Planeta argitaletxearekin argitaratua Kolonbian, poeta ezaguna eta bere poema bilduma Mientras tanto dame la mano    lanagaitik txalotua, Kirmen Uriberen obra Jon Kortazar literatura kritikariaren hitzetan, euskal literaturaren ¨iraultza barea¨ suposatu du.  Fikzioa, poesia, helduentzako saioak eta ume eta gazteentzako ipuinak eta nobelak argitaratu ditu. Intimista eta zintzoa, dudarik gabe gaur egungo euskal literaturaren adierazgarri haundienetarikoa da Kirmen.

Kolonbia, Venezuela eta Erdi Amerikarako Eusko Jaurlaritzako Ordezkaritzaren eskutik eta Espainiako Enbaxadaren Kultura Sailako eta Planeta Argitaletxearen laguntzarekin, Bogota eta Medellin hirietan 6 errezitaldietan eta hiriburuko Gimnasio Moderno-an Literatura Sorkunde Tailerran parte hartuko du Kirmen.

Kirmen Uribe, Oriol Caro tiplista eta musikagile Kolonbiararrekin, Bogotako R101 Antzerkian aurkeztuko da ekainaren 6an arratsaldeko 8etan. Bi artistek, bat-bateko saioa eskainiko dute hitza eta musikaren arteko elkarrizketaren bidez: euskeraz eta gazteleraz irakurritako olerkiak, kolonbiar tiplearen musikarekin koloreztatuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Kirmen Uribe, 2009ko Espainiako Narratibako Literatura Saria