Beatriz Artolazabalek Euskadin Gerra Zibilean hildako biktimen datu-basearen web-bertsioa aurkeztu du
· Hildako biktimen erroldak 20.970 hildakoren datuak jaso ditu: 19.962 gizon, 997 emakume eta 31 kasutan ezin da generoa zehaztu.
· Gogoraren web-orrian kontsulta daiteke.
· Datuek erakusten dute gaur egun oraindik ez dela ezagutzen 7.795 hildako non dauden lurperatuta, eta 1.500 pertsona inguruk gerran hildako edo desagertutako familiartekoaren inguruko informazioa eskatu dute. Ondorio nagusiak “Euskadin gerra zibilean hildako biktimak” txostenean jaso dira.
Bilbo, 2021/02/08
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur, Bilbon, Euskadin gerra zibilean hildako biktimen datu-basearen web-bertsioa aurkeztu du. José Antonio Rodríguez Ranz Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordearekin eta Aintzane Ezenarro Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariarekin batera aurkeztu du.
Gaurtik aurrera web bidez kontsulta daitekeen datu-basea gerra zibilean eta lehen frankismoan (1936-1945) Euskadin hildako biktimei buruzko eta gerraren ondorioz Euskaditik kanpo hil diren euskal herritarrei buruzko ikerketaren ondorio da. Gaur egun, 20.970 hildakoren fitxak jasotzen ditu: 19.962 gizonak, 977 emakumeak eta 31 hildakoren kasuetan ezin da generoa zehaztu.
Azken batean, gerra zibilaren biktimen lehen erakunde-errolda da, eta, Beatriz Artolazabal sailburuak nabarmendu duenez, proiektu honen bitartez “Gogorak memoria partekatua, irekia, inklusiboa, kritikoa eta etikoa eraikitzea sustatzen du; bizikidetzarako memoria bat”.
Egindako ikerketatik ondorioztatzen da gaur egun oraindik ez dela ezagutzen 7.795 pertsona non dauden lurperatuta, eta egiaztatu da familiek informazioa biltzeko duten interesa; izan ere, 1.500 pertsona inguruk eskatu diote haiei buruzko informazioa Eusko Jaurlaritzari. Egindako ikerketak erakusten du badaudela heriotza inolako artxibo-iturri kontsultagarritan erregistratuta ez duten zenbait hildako; hori dela eta, Gogorak dei egiten die gerra zibilean eta diktadura frankistaren lehen urteetan hildakoen familiei, beren familiartekoei buruzko informazioa emateko. Modu berean, Memoriaren Institutuak familia horiek datu-baseak kontsultatzera animatzen ditu, bai eta daukaten informazioa eta/edo dokumentazioa aurkeztera ere.
Ikerketa zifretan
Datu-basean dauden 20.970 fitxetatik –698 ez daude identifikatuta–, 19.962 gizonak dira, 977 emakumeak eta 31 kasutan ezin da generoa zehaztu. Bildutako informazioaren bidez, datuen honako egitura hau eman daiteke, laburpen gisa:
Matxinatuek eragindako hildako biktimak |
|
Heriotzaren kausa |
Erregistro-kop. |
|
|
Matxinatuen bonbardaketetan hildako pertsonak |
1.361 |
Gerra-kontseiluan exekutatutako pertsonak |
991 |
Matxinatuek estrajudizialki exekutatutako pertsonak |
1.155 |
Gatibutasunean hildako pertsonak |
2.238 |
Kontzentrazio-esparru nazietan hildako pertsonak |
91 |
Borrokan hildako gudariak eta/edo milizianoak |
7.204 |
Beste kasu batzuk |
243 |
Guztira |
13.283 |
Errepublikanoek eragindako hildako biktimak |
|
Heriotzaren kausa |
Erregistro-kop. |
|
|
Errepublikanoen bonbardaketetan hildako pertsonak |
75 |
Euzkadiko Herri Auzitegiaren epai bidez exekutatutako pertsonak |
19 |
Errepublikanoek estrajudizialki exekutatutako pertsonak |
971 |
Borrokan hildako matxinatuak |
5.922 |
Sailkatu gabeak |
700 |
Guztira |
7.687 |
- eta 1978. urteen artean funtsezko eskubideen urraketari buruzko txostenaren lehen fase horretan “Gerra zibilaren eta lehen frankismoaren (1936-1945) hildako biktimak” ikertu dira, eta txostena Eusko Jaurlaritzako Bakerako eta Bizikidetzarako Idazkaritzaren, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren, UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen inguruko UNESCO Katedraren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen artean sinatutako hitzarmenaren bidez prestatu da.
Lehen aurkezpena 2019ko uztailean egin zen, eta, harrezkero, dozenaka familiak Gogoraren egoitzean egin dute kontsulta eta, orain, Gogoraren web-orriaren bidez egin ahalko dute. Ikerketak bizia izaten jarraitzen du; etengabe ari da eguneratzen, eta horregatik egiten die Eusko Jaurlaritzak dei familiei, informazioa eman dezaten.
Material osagarria:
-. Txostena:
“Víctimas mortales de la guerra civil en Euskadi”
“Euskadin gerra zibilean hildako biktimak”
-. Datu-baserako sarbideari eta online kontsultari buruzko bideoa.
Ikerketari buruzko hainbat datu.
1936ko uztaileko altxamendu militar faxistak eta bere ondorioek, Gerra Zibilak eta 40 urteko Diktadura Frankistak, injustizia bikoitza eragin zuten: alde batetik, gizarte osoarekiko bidegabekeria historiko eta politikoa, oinarrizko askatasunik gabe eta errepresio erregimen baten menpean mantendu zutena; eta, bestetik, frankismoaren biktimek jasan zituzten giza eskubideen urraketa masiboen injustizia.
Ikerketa bultzatzeko eta 136-1978 aldian izandako oinarrizko eskubideen urraketei buruzko txostena egiteko helburuarekin, 2016ko uztailaren 13an hitzarmen bat sinatu zuen Eusko Jaurlaritzak Aranzadi Zientzia elkartea eta EHUko Giza Eskubideen Katedrarekin. Txosten hau lantzeko garaian, historialariak eta legegileak harremanetan egon dira, ikuspegi historikoaz gain giza eskubideen gaineko zuzenbidearen ikuspegia ere jasotzeko asmoz.
Ikerketa burutu duen lan-taldeak bost urte daramatza lanean. Datu base honetan eta txostenean aurkezten ditugun datuak lehen faseari dagozkio, hildakoen zerrenda. Gaur egun, bigarren zatian murgilduta daude, preso egon zirenen izenak biltzen.
Datu-base honetan gerraren ondorioz hil ziren guztiak jaso ditugu. Euskadin hil zirenak eta Euskaditik kanpo hil ziren euskaldunak, baita ere. Hori dela eta deitu diogu “Euskadin gerra zibilean hildako biktimak”.
Giza eskubideen urraketaren biktimatzat hartzen dira arrazoi politiko edo erligiosoengatik indarkeria edo eta jazarpena jasan zutenak.
Txosten honek Indar matxinatuek eragindako bitima ez borrokalariak gizateriaren aurkako krimenaren biktimatzat hartzen ditu, hots: bonbardaketa matxinatuetan hildakoak, -gerra-kontseiluak exekutatutakoak, matxinatuek judizioz kanpo exekutatutakoak eta preso egonik hildakoak.
Izan ere, Indarkeria frankista etsaia deuseztatzeko estatu-politika gisa planifikatutako jarduna izan zen, eta hori dela eta gizateriaren aurkako krimentzat hartzen da.
Errepublikaren aldekoek ere giza eskubideen urraketak eta krimen larriak egin zituztela jakina da. Horien berri jaso zuten eta berrogei urtean zehar, biktima horiek arreta, aitortza eta omenaldi ofiziala eman zitzaien.
Gerra zibila ondorio guztietarako gatazka armatutzat hartuta, aurrez aurre dauden alderdiek borrokalariaren estatutua eska dezakete beren indar armatuentzat eta baliokideentzat, eta babestutako pertsonei babesa aplikatzen zaie. Beste hitz batzuez esanda, badago borrokatzeko eskubidea, horrek erantzukizun penalik ekarri gabe, barneko zigor-arloko ordenamenduaren aplikazio arrunta bertan behera utzita. Eta hori matxinatuen indarrentzat zein errepublikanoentzat. Beraz, hauek ez dira giza eskubideen biktimatzat hartzen.
Matxinatutako borrokalari hilek, errepublikaren aurka altxatutako indarrek guda irabazi zutenez eta beren legezkotasuna diktadura luze baten bitartez ezarri zutenez, ohorezko tratamendua jaso zuten eta haien jarduna goraipatu zen: heroi gisa. Eta hori ondorio guztiekin: hilobiratze duin izateko eta hilotzak aurkitzeko behar besteko ahalegina egiteko. Hildako errepublikanoak ordea, erreboltari, matxino eta traidoretzat hartu zituzten, eta, ondorioz, pertsona-duintasunean gaizki tratatuak izan ziren (langile-bataloiak, espetxeratzea, tortura, ondasunen desjabetzea…). Hildakoei dagokienez, erakundeen tratu txar sistematiko eta kolektiboa egon zen, eta horrek eragotzi egin zuen hilotzak non zeuden jakitea, nazioarteko zuzenbide humanitarioa urratuz.