Berriak
Eu

BioBasque, Eusko Jaurlaritzaren biozientzien arloko Estrategia, Europako Batzordearen RegioStars sarietako finalista

2011.eko ekainak 26

- BioBasque lehiakortasunaren eta garapen ekonomikoaren arloetako eredu europarrik onenetakoen artean aukeratu dute

- Sariak 268 eskualde europarren artean identifikatzen dira eta izaera berritzailea, eragina eta iraunkortasuna baloratzen dira, baita aurreikusitako helburuekin lotutako emaitzak ere

- Biozientziaren sektoreak Euskadin enpresa berri bat sortzen du hiru hilero, eta gaur egun 70 baino gehiago dira

Brusela, 2011ko ekainaren 23a.- Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta Euskadik Bruselan duen Ordezkaritzaren arteko lankidetzari esker, Biobasque Europako erreferentziazko ekimen bihur daiteke, eta, horrela, biozientzia lehiakortasunaren sinonimo dela frogatzen da.

BioBasque 2010, Eusko Jaurlaritzak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren bitartez euskal enpresentzat jarduera-sektore berri bat bultzatzeko egin duen apustua, RegioStars sari europarretako bost finalistetako bat da "Lehiakortasun ekonomikoa - aldaketa ekonomikoari aurrea hartuz" kategorian.

RegioStars sarien helburua da 268 eskualde europarren barruan eskualde-garapenarekin lotuta dauden eta gero Europako beste eskualde batzuk erakarri eta inspiratzeko balio lezaketen jardunbide berritzaile egokiak antzematea.

RegioStar 2011k 18 herrialdetako 66 ekimen ebaluatu ditu. Guztiak dira aitzindariak eta berritzaileak eta kasuan kasuko sektoreei, eta beren eskualdeei zuzenean, balioa gehitzen diete lehiakortasunerako.
BioBasque herrialde hauetako lau ekimenekin dago lehian: Belgika, Erresuma Batua, Suedia eta partzuergo transnazional bat (Eskozia, Ipar Irlanda, Finlandia, Norvegia eta Suedia). Sariak Bruselan egingo den zeremonia batean entregatuko dira ekainaren 23an, ostegunez, "Aldaketa Ekonomikoaren aldeko Eskualdeak" konferentzian.

BioEskualde bat enpresa-egiturarekin lotuta nahiz ezagutza-mailan biozientzietan jarduera esanguratsua duen inguru geografiko jakin bat da, baterako ikuspegia eta, normalean, estrategia erlazionatu bat izaten ditu. Euskadiko BioEskualdea, BioBasque izenekoa, BioBasque 2010 estrategiaren emaitza da, hain zuzen, eta hori guztia orain RegioStars sarirako finalista gisa baloratu da. BioBasque BioEskualde gisa lehenago balioetsi zen, eta, adibidez, 2005ean jada BioEskualdeen Kontseilu Europarrean parte hartzera gonbidatu zuten.

2008tik RegioStars sariak urtero ematen zaizkie Europar Batasuneko Eskualde Politikaren barruan kofinantzatutako proiekturik onenei.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Delegada de Euskadi en Bruselas, Marta Marin