Berriak Lehendakaritza

Brexit-aren ondorioei buruzko on-line saioa

2021-02-05

London Basque Society Euskal Elkarteak, hau da, Londres-eko euskal etxeak deituta, atzo, osteguna, otsailak 4, arratsaldeko 16: 00etan (17: 00etan Euskadin), saio bat egin zen zoom bidez Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko ordezkariekin, Brexit-aren ondoren Erresuma Batuan egoteari eta Euskadira itzultzeari buruzko informazioa emateko eta zalantzak argitzeko.

On-line saio horretan hogeita hamar lagun inguru bildu ziren. Bertan, Brexit-ak Erresuma Batuan jarraituko duten eta Euskadira itzultzen diren euskal herritarrengan izango dituen ondorioei buruzko ikuspegi orokorra eskaini ondoren, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek azuldu zuten nola lortu informazioa etxebizitza eskuratzeari, osasun-laguntza jasotzeari, langabeziagatiko prestazioari eta diru-sarrerak bermatzeko errenta kobratzeari buruz, baita pentsio-kobrantzaren erregularizazioaren gainekoa ere.

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren helburua da,  hala Erresuma Batuan dagoeneko bizi diren edo bertara bizitzera joango diren euskaldunei nola Euskal Autonomia Erkidegora itzuliko direnei, Brexit-ak dakarren aldaketaren aurrean eskura dituen zerbitzuen panoramika bat eskaintzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak