URAk Legutioko saneamendua hobetzeko proiektuaren idazketa lizitatu du

2021-02-05

URA-Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikia, Legutioko saneamendua hobetzeko proiektua egiteko kontratuak lizitatu ditu (145.000 €-ko aurrekontua gehi BEZa;  gehienez, 8 hilabeteko iraupena egikaritzeko). 

Proiektuak aztertu eta proiektatu egin beharko du euri-sasoietan Urrunagako urtegira egiten diren isurketak saihesteko modurik onena. Era berean, hondakin-urak ahalik eta modu eraginkorrenean arazteko, teknikoki eta ekonomikoki ebaluatu eta konparatuko dira Goiaingo hondakin-uren araztegia handitzeko aukera (gaur egun bertara bideratzen dira hondakin-urok) edota isurketak Gasteizko saneamendu-sarera eramateko aukera, Krispinako hondakin-uren araztegian arazteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak