Eusko Jaurlaritzak salbuespenezko beste laguntza-ildo bat gaitu du, 2020/2021 ikasturtean seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko

2021-02-08
  • Laguntzak martxoaren 1etik aurrera eskatu ahalko dira, eta 2020ko irailaren 1era arteko atzeraeragina izango dute
  • Pandemiak eragindako egoeraren ondorioz, 3 eta 14 urte bitarteko adingabeak dituzten familientzako laguntza hau eskainiko da
  • Familia eta Haurren Zuzendaritzak 3 milioi euro bideratuko ditu

Vitoria-Gasteiz, 2021/02/08

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak salbuespenezko beste laguntza-ildo bat abiarazi du, familia- eta lan-bizitza uztartzeko. Proposamen horren bidez, 2020/2021 ikasturtean 3 eta 14 urte bitarteko seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko dirulaguntza emango da. Horretarako, Familia eta Haurren Zuzendaritzak 3 milioi euro bideratuko ditu.

Orain arte, 3 urtetik beherako semeak eta alabak dituzten familientzako antzeko dirulaguntza ildoa zegoen. Baina, Covid-19ak eragindako egoeraren ondorioz, seme-alabak dituzten familiek zailtasun handiagoak dituzte, eta, hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak, salbuespen gisa, ildo berri hori abiarazi du.

Zehazki, agindu berri horren bidez, Etxeko Langileen Sistema Berezian –Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean integratuta dago– alta emanda dauden pertsonen kontratazioa diruz lagundu ahalko da. Dirulaguntza enplegu-emaileak Gizarte Segurantzaren sistema berezi horri ordaintzen dion kopuruaren % 100ekoa izan ahalko da, eta errentaren araberakoa izango da. Hala, familia eskatzaileak 20.000 euroko edo gutxiagoko familia-errenta estandarizatua duenean, % 100a lagunduko zaio diruz. Hura handiagoa denean, laguntza  % 75era artekoa izango da.

Laguntza horiek martxoaren 1etik irailaren 30era eskatu ahalko dira, baina atzeraeragina izango dute, 2020/2021 ikasturte osora, 2020ko irailaren 1etik ekainaren 30era, biak barne. Laguntza horiek eskabideak aurkezteko hurrenkerari jarraikiz esleituko dira.

Dirulaguntza jaso ahal izateko, eskatzaileek lanaldi osoari dagokion iraupeneko lanaldia izan beharko dute, lan-jarduera egiten duten sektorean, familia ugarien kasuan izan ezik; azken horretan, gurasoetako bat lan-murrizketan egotea onartuko da. Langilea gutxienez 59 egun naturalez kontratatu beharko da edo kontratatu behar izan da; egun horiek ez dute zertan etengabeak izan.

Motibazioa

Pandemiaren egungo testuinguruan, kargura seme-alabak dituzten familiek zailtasunak dituzte kontziliatzeko, eta ama eta aita langile ugarik etxean zaintzaileak kontratatzea erabaki dute, beren lanak seme-alabek behar dituzten arretarekin eta zaintzarekin bateragarri egin ahal izateko. Horrela, zati batean, erantzukizun hori amonek edo aitonek edo familiako nagusienek beren gain ez hartzea erabaki dute; izan ere, koronabirusaren hedapenean kolektibo kalteberenetako bat da, eta, kolektibo horren adina aintzat hartuta, babestu egin behar da.

Ildo honen bidez, batetik, Covid-19aren osasun-larrialdiko egoeraren inpaktu ekonomikoa arindu nahi da seme-alabak dituzten familietan, eta, bestetik, kontratatzen diren pertsonek zaintzetarako eta etxebizitza bizitzari eusteko egiten duten lanaren balioa nabarmendu nahi da.

“Nagusiki, agindu honen helburua da batik bat emakumeek beren lana eta lanbide-karrera garatzen jarraitu ahal izatea eta, aldi berean, etxeko lanaren eta etxe barruan egiten den zaintza-lanaren gizarte- eta ekonomia-aitorpena egitea. Hori guztia krisiak desberdintasunak areagotu ez ditzan eta emakumeek eskubideak baliatzeko orduan atzerakadarik eragin ez dezan”, esan du Irune Muguruza Familia eta Haurren zuzendariak.

 

 

3 iruzkin
  • 2021-02-17

    Hola
    Bienvenida sea la ayuda. Pero me gustaría aprovechar para comentar que nunca he entendido la diferencia de trato en cuanto a ayudas ser refiere, para el caso de reducción de jornada por cuidado de hijos y para la contratación de una persona para el cuidado de hijos siendo ambas para el mismo fin. En el primer caso, el de la reducción, hay ayudas hasta que los hijos cumplan 12 años y en el segundo caso, el de la contratación de una persona trabajadora, sólo tiene ayudas hasta que los hijos tengan 3 años. Por qué esa diferencia? Yo no puedo cogerme una reducción de jornada por lo que tengo contratada una persona para el cuidado de hijos y a partir de los 3 años se me acaba la ayuda. Por qué? Gracias de antemano

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak saila
    2021-02-17

    Estimada Ana,
    Estamos ultimando toda la información respecto aesta línea, para publicarla en www.euskadi.eus. Además, el Boletín Oficial del País Vasco tiene previsto publicar la Orden el próximo lunes, 22 de febrero, y podrá consultarla. En cualquier caso, tenga en cuenta que esta medida no entrará en vigor hasta un día después de su publicación y que las solicitudes no pueden realizarse antes del 1 de marzo.
    Sobre la casuística de las familais monoparentales o monomarentales, la orden sí toma en consideración su situación, ya que a la hora de valorar la renta estandarizada, es una de las consideraciones que se tienen en cuenta, para intentar compensar su situación.
    Como sabe, esta línea de ayudas, subvenciona o el 75% o el 100% de la cantidad que la persona empleadora abona al Sistema Especial de Empleados de Hogar integrado en el Régimen General de la Seguridad Social, en función de la renta estandarizada.
    En cuanto al número de hijos o hijas, no es un criterio, en esta ocasión.
    Reciba un cordial saludo.

  • Ana
    2021-02-09

    Kaixo:

    Quisiera saber si esta nueva línea de ayudas a la conciliación de la vida familiar y laboral ha tomado en consideración a las familias monomarentales con sus especificidades. Así por ejemplo, es situación normal muchas de ellas se ven obligadas a acogerse a una reducción de jornada para poder conciliar, y/o se ven económicamente imposibilitadas para contratar a una persona a jornada completa para el cuidado del/los hijos/as. También quisiera saber si se tiene en cuenta el número de hijos a cargo en las familias monomarentales y cómo se va a considerar las situación de jornada reducida por lactancia.

    Por último, ¿en dónde se puede consultar todo el texto de la propuesta?

    Eskerrik asko

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak