Berriak Osasuna

COVID-19ari buruzko datu eguneratuak

2021-02-03

Atzo, 16.592 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 1.057 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 163 Araban, 553 Bizkaian, 333 Gipuzkoan eta 8 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 98 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 155 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, urtarrilaren 25etik 31ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 85 hildako egon direla.

 

(*) Gaurko egunean zehar argitaratuko da Euskadiko egoera epidemiologikoari buruzko asteko buletina.

 

 Egoera epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/2021/03_febrero_2021_Boletin.pdf

 

Asteko buletina (urtarrilaren 25tik 31era): 

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/2021/03_febrero_2021_Boletin-semanal.pdf

 

 

Gasteizen, 2021eko otsailaren 03a

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko