Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Herritarrei Arreta Emateko zuzendariak Bruselan azalduko du Eusko Jaurlaritzaren datuak zabaltzeko eredua

2011.eko ekainak 27

Alberto Ortiz de Zárate Herritarrei Arreta Emateko zuzendariak Bruselan azalduko du bihar Eusko Jaurlaritzaren datuak zabaltzeko eredua. PSI Alliance Urteko Konferentzian izango da. Erakunde honek alor publikoko informazioan espezializatuta dauden Europako enpresa eta elkarteak batzen ditu.

Datozen urteetan alorrak izango duen hazkunde ekonomikoaren analisia ardatz nagusia izango duen topaketa honetan, datu publikoak berriro erabiltzen Europako beste aditu batzuk egongo dira, hala nola, Richard Swetenham (Europako Batzordea), Rolf Nordqvist (PSI Alliance) eta Marc de Vries (ePSI Platform). Aurtengo edizioak, berritasun gisa, 5 Izarrak izeneko sariaren aurkezpena izango du, datuen horniketan bikaintasuna saritzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)