Elkarlan Sariak
Berriak Ekonomia eta Ogasuna
qrcode

Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren bilera

2021-02-12

 

Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak erabaki hauek hartu ditu, besteak beste:

 

2020ko Ekarpenen likidazioa

 

Pandemiak erabat gainditu ditu 2019ko urrian egindako aurreikuspenak, ekonomian izan duen eragina oso handia izan baita. Zerga-bilketaren aurreikuspenen bat-bateko jaitsiera ez da gertatu soilik Alarma Egoeraren adierazpenak, biztanleriaren konfinamenduak eta mugikortasunaren murrizketek jarduera ekonomikoan inpaktu handia izan dutelako, euskal erakundeek likidezia txertatzeko eta zergen ordainketa ahalik eta gehien errazteko zerga-arloko premiazko neurriak hartu zituztelako ere gertatu da.

2020ko abuztuko bilketa metatuaren datuetan eta urteko azken lauhilekorako egindako proiekzioetan oinarrituta, joan den urriaren 15ean, HDEKk diru-bilketaren itxierako 13.411,6M/€-ko aurreikuspena onartu zuen, hau da, 2019ko datuak baino % 13,3 gutxiago.

Azkenik, Foru Aldundien zerga itunduen bilketa finkatua 13.949,3M/€-koa izan da 2020an, hau da, 2019an baino 1.520,3 M/€ gutxiago, eta urte arteko beherakada % 9,8koa izan da. Horrela, izandako  diru-bilketak 537,7 M/€-tan gainditu du urriaren 15ean onartutako itxierako aurreikuspena.

 

ZERGA ITUNDUEN  DIRU-BILKETA 2020KO ITXIERA
RECAUDACIÓN TRIBUTOS CONCERTADOS. CIERRE  2020
(€)

 

 ARABA / ÁLAVA

BIZKAIA

GIPUZKOA

TOTAL / GUZTIRA

IRPF / PFEZ

859.541.277

2.875.264.847

1.915.418.428

5.650.224.552

I. SOCIEDADES / SOZIETATEEN g/Z

171.026.790

587.003.922

284.517.547

1.042.548.259

IVA / BEZ

840.144.522

2.602.021.049

1.721.599.162

5.163.764.733

I. ESPECIALES FABRICAC. e IE DE ELECTRIC.
FABRIK. Z. BEREZIAK eta ELEKTRIZ./ZERGA

215.905.367

668.682.942

442.426.856

1.327.015.165

RESTO TRIBUTOS / GAINERAKO ZERGAK

105.698.461

389.083.280

270.915.971

765.697.712

TOTAL / GUZTIRA

2.192.316.417

7.122.056.040

4.634.877.964

13.949.250.421

 

Estatuari 2020an ordaindutako kupoari dagokionez, zenbatekoa 1.038M/€-koa izan da. Zifra horrek hauek hartzen ditu barne: 2018ko likidazioaren Estatuaren aldeko 781.594 euroko doikuntza bat; 2019ko likidazioa, kupoaren, finantza-konpentsazioen eta enplegu-politika aktiboen finantzaketaren kontzeptuengatik, Estatuaren aldeko 51M/€-ko saldo garbiarekin; eta kontzeptu berengatik 2020ari dagozkion behin-behineko hiru epeak, 986,5M/€-koak, guztira.

Horrenbestez, Foru Aldundiek 9.217,8 M/€ ordaindu behar dizkiote Eusko Jaurlaritzari 2020ko ekitaldiko ekarpenengatik, hasierako aurrekontuan aurreikusitakoa baino 1.255,2 M/€ gutxiago.

 

2020ko LIKIDAZIOA / LIQUIDACIÓN 2020 (€)

2020AN FORU ALDUNDIEK EUSKO JAURLARITZARI EGIN BEHARREKO EKARPENAK
APORTACIONES DE LAS DIPUTACIONES FORALES AL GOBIERNO VASCO EN 2020

 

ARABA / ÁLAVA

BIZKAIA

GIPUZKOA

TOTAL

Ekarpen koefizientea 2020
Coeficiente aportación 2020

%16,27

%50,39

%33,34

%100,00

EKARPENAK 2020

APORTACIONES 2020

1.499.738.062

4.644.855.620

3.073.218.623

9.217.812.305

 

2020ko Egokitzapenerako Funts Orokorraren likidazioa

 

Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak 2020ko Egokitzapenerako Funts Orokorraren 56,8 M/€-ko likidazioa erabaki du, eta Arabara bideratuko da osorik. Horrela, haren bilketa-koefizientea koefiziente horizontalaren % 99,00ra helduko da.

 

EGOKITZAPENERAKO FUNTS OROKORRA 2020
FONDO GENERAL DE AJUSTE  2020 (€)

EUSKO JAURLARITZA
GOBIERNO VASCO

%70,04

39.786.218

FORU ALDUNDIAK
DIPUTACIONES FORALES

%29,96

17.018.776

Araba / Álava

 

2.768.955

Bizkaia

 

8.575.761

Gipuzkoa

 

5.674.060

GUZTIRA / TOTAL                                         

 

56.804.994

 

Vitoria-Gasteizen, 2021eko otsailaren 12an

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ramiro González; Itziar Gonzalo de Zuazo; Unai Rementeria; Jose María Iruarrizaga; Markel Olano; Jabier Larrañaga; Gorka Urtaran; Ángela Eguia; Nagore Alkorta