Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzak zortzi fundazio berriak inskribatu zituen apiril eta maiatzean

2011.eko ekainak 23

Aurreko apiril eta maiatzean zortzi fundazio berriak inskribatu ziren Eusko Jaurlaritzako Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzaren menpekoa den Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan: Etikarte Etica y Convivencia Fundazioa; Fundación Benedictinos de Lazkao-Lazkaoko Beneditarren Fundazioa; Fundación Eudes; Fundación Zain; Fundación Gestilan; Fundación Cerdeña-Okariz; Fundación Colegio Oficial de Médicos de Gipuzkoa-Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofizialeko Fundazioa; eta Barnezabal Fundazioa. Horietako lau Bizkaikoak dira, hiru Gipuzkoakoak eta bat Arabakoa.

Bizkaiko Lurralde Historikoan eratutako fundazioetan helburu nagusia gizartean baztertuta dauden edo horrela geratzeko arriskuan dauden pertsona eta kolektiboen laguntza, sorospen, gizarteratze eta laneratzea eta bizi-kalitatea hobetzea da. Izan ere, Fundación Eudes (Bilbao), Fundación Gestilan (Derio) eta Fundación Cerdeña-Okariz (Bilbao) izenekoek helburu hori dute batez ere.

Bizkaian eratutako beste fundazioak, Barnezabal Fundazioak (Berriz), ostera, duen helburua gizon-emakumeen alde espirituala, beraien oinarrizko eskubideen pluraltasuna, senidetasuna eta unibertsaltasuna, bultzatu, gauzatu, lagundu eta sustatzea da, bere karisma misiolaria fidelki jarraituz.

Fundación Etikarte Ética y Convivencia Fundazioa (Lasarte-Oria) izenekoak ere antzeko izaera du. Horren helburu nagusia da gizarte-zientzien azterketa eta, gizarte-bizitzaren esparru guztietan, bizikidetasunaren errealitate historiko eta zehatzaren ezagutza bultzatzea, horren balorazio etikoa egiteko eta horren etengabeko egituraketan laguntzeko, izatearen eta gizon-emakumeen duintasunaren kristau-ikuskeraren balio propioekin bat etorriz.

Gipuzkoan eratutako beste bi fundazioek oso desberdinak diren helburuak dituzte. Fundación Benedictinos De Lazkao - Lazkaoko Beneditarren Fundazioa (Lazkao) izenekoaren zerizana da "Euskal Autonomia Erkidegoko ondarea aztertu, ezagutu eta hedatzea, zehazki, Lazkaoko Beneditarren Agiritegiko Euskal Funtsa zuzendu, kudeatu, mantendu eta sustatzea". Fundación Colegio Oficial de Médicos de Gipuzkoa - Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofizialeko Fundazioak (Donostia-San Sebastián), bere aldetik, duen helburu nagusia da medikuen alargun eta seme-alabei dohaintzak eta diru-laguntzak ematean oinarritutako gizarte-laguntza sustatu, gauzatu, babestu, lagundu eta finantzatzea, medikuentzako eta medikuen umezurtzentzako bekak eta laguntzak sustatzea.

Azkenik, Arabako Lurralde Historikoan eratutako fundazioak, Fundación Zain (Vitoria-Gasteiz) izenekoak, hain zuzen, "kultura-ondarearen arloko zientzien gaineko estudioak eta ikerketa sustatzea" da duen helburua.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan