Bingen Zupiria "Bilbo eta pintura" erakusketaren inaugurazioan izan da Guggenheim Museoan

2021-01-28

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiria "Bilbo eta Pintura" erakusketaren inaugurazioan izan da gaur Guggenheim Bilbao Museoan. Urtarrilaren 29tik abuztuaren 9ra bitartean egongo da ikusgai Iberdrolaren babespean antolatu den erakusketa hau. 

XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, Bilbo zabaldu egin zen, zentzu guztietan egin ere (hots, urbanistikoki eta industrialki), eta hori, erakusketa honek erakusken duenez, pintura-arloan islatu zen.  Obrek era askotako eszenak irudikatzen dituzte; besteak beste, itsasadarreko itsasontziak eta terrazak, merkataritzako burgesiaren eta baserritarren bizimodua, herriko festak, kirol berrietako heroiak eta arrantza-portuetako eguneroko zereginak. Itsasoa eta itsasontziak behin eta berriro agertzen dira Bilbori buruzko mende-aldaketako margolanetan; artista gehienek haien kolorea jaso nahi izan zuten, eta hiribilduaren merkataritzarako eta kulturarako zuten funtsezko garrantzia adierazi.

Informazio gehiago hemen

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak