Berriak Segurtasuna

Jaurlaritzak trafikoa zaintzeko eta kontrolatzeko 46 kanpaina egingo ditu, eta motor-gidarien eta oinezkoen kolektibo zaurgarrietan jarriko du arreta

2021-01-29
  • Bide-segurtasuna hobetzeko helburuarekin, hainbat faktore zainduko dituzte: arreta galtzeak, abiadura desegokia eta alkoholaren eta drogen kontsumoa
  • 2020an egindako 2.300 kontroletan hautemandako arau-hausteek % 3 egin zuten behera 2019koekin alderatuta

Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendari Sonia Díaz de Corcuerak gaur goizean aurkeztu du Ertzaintzak, udaltzaingoekin lankidetzan, 2021ean beteko duen Trafikoko Zaintza eta Kontrol Kanpainen egutegia. Aurten guztira 46 kanpaina egitea aurreikusten da, pandemiaren ondorioz mugikortasuna murrizteko ezarritako neurriek markatutako urtean, 2020an, baino 29 gehiago. Ekitaldi honetan jarraitu egingo da Euskadin gertatzen diren istripuetan gehien eragiten duten arrisku-faktoreetan, hau da, arreta galtzeetan, abiadura desegokian eta alkoholaren eta drogen kontsumoan, arreta jartzen. Helburua bide-segurtasuna hobetzea, gidatzean arrisku-portaerak zuzentzea eta trafiko-istripuetako biktimen kopurua murriztea da.

Ertzaintzaren Erandioko egoitza nagusitik bideokonferentzia bidez egin den lan-bileran Segurtasuna Koordinatzeko zuzendari Aitor Lete, Ertzaintzako Trafikoko Buruzagitza Nagusiko intendente Iñigo Ibarra eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udaltzaingoen ordezkariak izan dira, bai eta Ertzaintzako trafikoko lurralde-unitateen arduradunak ere.  

KOLEKTIBO ZAURGARRIAK

2020ko istripuen tasak kontuan hartuta, aurten ere bereziki zaurgarriak diren kolektiboetan jarriko da arreta, batez ere, motor-gidarietan eta oinezkoetan, “ikuspegi hori isla positiboa izaten hasita baitago”. Horrez gainera, gehiago zainduko dira gidatzean arreta galtzeak, istripuetan errepikatzen den faktorea baita. Aurten garrantzi berezia izango dute bigarren mailako errepideetan abiadura kontrolatzeko kanpaina orokorrek ere, bai eta motor-gidarien kolektiboan abiadura kontrolatzeko kanpaina espezifikoek ere. Era berean, mantendu egingo dira alkoholaren eta drogen kontrol espezifikoak.

Eusko Jaurlaritzak erabaki du 2021ean zehar onartzea eranskinean jaso diren trafikoaren eta garraioaren kontrol- eta zaintza-kanpainen egutegiak. Kanpaina horiek Ertzaintzaren trafikoko lurralde-unitateek gauzatuko dituzte, eta, hala dagokionean, ertzain-etxeetara atxikitako agenteek, udaltzaingoekin lankidetzan.

“Osasun-krisiak, zalantzarik gabe, eragin handia izan du mugikortasunean eta istripuen tasan. Birusaren hedapena kontrolatzeko 2020an ezarritako murrizketek ia % 90 gutxitu zuten zirkulazioa apirilean, eta % 28 inguru istripuen tasa. Hala eta guztiz ere, 2020an 38 pertsona hil ziren istripuetan, 2019an baino % 25,5 gutxiago. Horietatik % 45 kolektibo zaurgarrietakoak ziren: txirrindulariak, motor-gidariak eta oinezkoak. Aurten, beraz, proposatutako egutegiak berriz ere kolektiborik ahulenetan eta trafiko-istripuetan behin eta berriz errepikatzen diren hiru faktoreetan jarriko du arreta: arreta galtzeetan, abiadura desegokian eta alkoholaren eta drogen kontsumoan. Proposatzen dugun egutegiaren helburua Euskadiko kale eta errepideetan istripuak eta arriskuak eragin ditzaketen portaerak murriztea da”, azpimarratu du Trafikoko zuzendari Sonia Díaz de Corcuerak.

COVID-19

2020an, pandemiaren ondorioz, zaintza-kanpainak bertan behera utzi ziren martxoaren 20tik (INT/262/2020 Aginduak eta martxoaren 26ko 4/2020 Instrukzioak ezarrita) ekainaren 19ra arte. Osasun-krisiak mugikortasunean eragina izan zuen arren, Ertzaintzak, udaltzaingoekin lankidetzan, 2.374 kontrol egin zituen, eta horietan 81.525 proba egin zituen eta 6.312 arau-hauste hauteman zituen. Horrek adierazten du arau-hausteen ehunekoan % 2,7ko beherakada izan zela, eta 2020an ehuneko hori % 7,7koa izan zen.

2021eko Trafikoko Zaintza eta Kontrol Egutegian honako hauek kontrolatzeko kanpainak egitea aurreikusten da: arreta galtzeak, abiadura, alkoholaren eta drogen kontsumoa, hiri-bideetako harrapaketak, eskola-garraioa eta salgaien eta pertsonen garraioa, uhala eta haurrak eusteko sistemak, bigarren mailako errepideetako baldintza teknikoak, motozikletak, ziklomotorrak eta bizikletak.  

Iruzkin bat
  • 2021-10-25

    No no sé para qué ponen calendarios si resulta que luego no son ciertos mes de octubre 43 y el lunes de la semana pasada me pararon a la una de la madrugada en una vía de salida laA8. Dirección Santander control de drogas y alcohol 00 en alcohol me preguntan si consumi drogas en el día les aseguro que no ni el anterior. Y me he comido un falso positivo que me tendrá que venir 6 puntos y 500 €por ir a recoger a un compañero vecino que en su día libre había estado bebiendo y fumando con otro amigo y ha tenido problemas con la pareja y además a el le multaron por no llevar el cinturón de seguridad que sí que lo llevaba pero que cuando paramos estaban tan parsimoniosos qué él se lo quito y cuando vieron los agentes que estábamos dos personas en el coche no una, el viajaba en plazas traseras, puesto que yo en el asiento de alante llevo a mi perrita con su cinturón de seguridad es homologado su arnés y dentro de una cesta homologada también para ir en el asiento del copiloto.Por otro lado es el mismo criterio para todos ni mucho menos al anterior conductor repararon por drogas y alcohol positivo en drogas positivo en alcohol el conductor que vino a llevarse su vehículo solo tuvo que hacer el de alcohol y a mí me dijeron que si alguien viene a llevarse el mío liban hacer el de drogas pero no solamente en ese momento sino al día siguiente también cómo se come eso que aún no solamente el de alcohol a otros el de drogas y eso me lo dijeron después de que pusieron cara de asombro al ver que daba positivo porque primeras si no llego a tener a una persona en el asiento de atrás o somos los últimos para levantar el control y cubrir el cupo me dicen que sople da 00 y me mandan seguir porque no hay ningún tipo de conducta ni indicio de haber consumido drogas porque no las había consumido el fin de semana sí pero habían pasado 2 días entonces qué criterios son estos que seguridad es esta a quién están protegiendo cuando en el calendario no aparecen esos controles en esas fechas y en este tipo de vías no hay tráfico nocturno apenas pasaron tres coches en 2 horas que estuvimos allí esperando retenidos pero tiene que volver a casa andando estar 2 días en coche y que la grúa al meterlo en el potrero me rallo una aleta que voy a ver ahora y me dicen todavía tiene el polvillo de la pared y han pasado ya 3 días vaya aventura por hacer un favor a un amigo

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak