Berriak Kultura

"Los ojos de Laia" eta "Uno de esos días de playa" lanek Cinemavip lehiaketako lehenengo eta bigarren saria lortu dituzte Donostian

2011.eko ekainak 25

Azken hiru egunotan, Donostia benetako zinema-plato bihurtu da 36 horas de Supervivencia Fílmica Lehiaketan

Filmaketa, edizioa eta sarien banaketa, guztia egin da 36 orduan, eta Donostia istorio guztien antzezleku izan da. Oso denbora laburrean egindako zinema-lanek 14 talderi beren film laburrak aurkezteko aukera eman diete. 5 minutu eta erdi izan dituzte, gehienez ere, beren istorioa garatzeko. Kontxako hondartza, Zurriolakoa, Bretxako merkatua, Akuarioa, portua, Santa Klara Uhartea eta Haizearen Orrazia izan dira, besteak beste, lehiakideek aukeratu dituzten lokalizazio batzuk.

Cinemavip.com-ek antolatutako 36 Horas de Supervivencia Fílmica lehiaketa da Espainiako ikus-entzunezkoaren sektoreko profesionalen plataformarik handiena, eta, hainbat hiri eta herritatik igaro ondoren, antolatzaileek Donostiaren alde egin dute apustu aurtengo ediziorako.

Jaialdiaren azken ukitua film laburren proiekzioa eta azken gala izan dira, eta bertan banatu dira lanik onenentzako sariak. Bi ekitaldiak gaur arratsaldean egin dira Victoria Eugenia Antzokian, Donostian. Nagore de los Ríos Gobernu Irekiaren eta Interneteko Komunikazioaren zuzendaria proiekzioan eta galan izan da, eta partaideek “sare sozialen bidez elkarlanean aritzeko” duten gaitasuna azpimarratu du. Aldez aurretiko lan hori "ez da film laburrean islatu", baina "funtsezkoa" da lanak sortzeko.

Sarituak

Film laburrik onena: Los ojos de Laia

Bigarren film laburrik onena: Uno de esos días de playa

Zuzendaritza artistikorik onena: Solo un segundo (Eva González/ Laura González)

Soinurik onena: Penalti (Fernando Muñoz)

Postprodukziorik onena: Vacaciones en San Sebastián (Iñaki Ochoa / Nestor Ruiz)

Irudirik onena: Todas las luces del día seguirán vivas (Javier San Miguel)

Interpretaziorik onena, gizonezkoa: Uno de esos días de playa (Diego Villena)

Interpretaziorik onena, emakumezkoa: Los ojos de Laia (Irene Ferradas)

Gidoirik onena: Uno de esos días de playa (Ricardo Ibañez)

Zuzendaritza-lanik onena: Uno de esos de playa (Ricardo Ibañez/ Daniel Palazón)

Kartelik onena: Bernarda

Bizirik iraun dutenen saria: Uno de esos días de playa

Espainian aitzindaria den proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren, Donostia Kulturaren eta San Sebastián Film Commissionen babesa izan du eta partaideentzat nahiz donostiarrentzat aparteko esperientzia bat da taldean zinema-lanak sortzeko.

3 iruzkin
  • @ezequielrg
    2011.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    @Vigalondo El corto rodado express que te mandé hace mil: http://t.co/2LuqLrx y el 36HSF de San Sebastián: http://t.co/s7M1JGE

  • @donostiakultura
    2011.eko ekainak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia "Los ojos de Laia", mejor corto de las 36 horas de supervivencia fílmica, Cinemavip en Donostia http://t.co/752Ck2Y

  • @donostiakultura
    2011.eko ekainak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia "Los ojos de Laia" Donostiako 36 HSF lehiaketan, Cinemavipek antolatuta, saria jaso du http://t.co/6fgKa46

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak