Andoni Iturbek Eibarko antzerki jardunaldien 44. edizioaren aurkezpenean parte hartu du

2021-01-27

Andoni Iturbe Kultura sailburuordeak Eibarko antzerki jardunaldien 44. edizioaren aurkezpenean parte hartu du, gaur. 2021eko otsailetik martxora bitartean egingo dira jardunaldiok eta programazioak antzerki produkzioaren proposamen onenen aukeraketa bat izango du. Jardunaldiek irauten duten bi hilabeteetan 120 pertsona inguruk emango dituzte zerbitzu artistikoak Coliseo Antzokian.

Aurtengo Jardunaldietan euskal emakume zuzendari hauen antzerki-proposamenak batuko dira: Garbi Losada, Mireia Gabilondo, Getari Etxegarai, Amancay Gaztañaga eta Cecilia Paganini. Testuen alorrean, azken urteetako euskal autoreen ordezkaritza garrantzitsua: Mikel Bernúes, José Antonio Vitoria, Garbi Losada, Laura Penagos, Ander Lipus, Amancay Gaztañaga, Galder Pérez, Richard Sahagún eta Patxo Telleriaren libretoak. Coliseoko oholtza zapalduko duten taldeak antzerkigintzako beteranoz eta goraka doazen gazteez osatuta egongo dira.

Programazioaren inguruko informazio gehiago hemen

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak