Berriak Hezkuntza

Covid-19: Euskadiko ikastetxeetako egoera eguneratzea

2021-01-27

Hezkuntza Sailak Euskadiko ikastetxeetan Covid-19k duen eraginari buruzko datuak eguneratu ditu, 2021eko urtarrilaren 27ko 12:00ak arte.

Uneotan, Euskadiko ikastetxeetan Covid-19k duen eragina honako hau da:

  • Aurrez aurreko eskola-jarduera etenda duten ikastetxeak:
    • Aizarnako Eskola Txikia (Zestoan): aurrez aurreko eskola-jarduera etena du bere 2 geletan
  • Orotara 153 ikasgela daude itxita, 107 ikastetxetan

2020-2021 ikasturtean, Euskal Hezkuntza Sistemak 17.554 ikasgela ditu guztira (2 urtetik unibertsitatez kanpoko derrigorrezko hezkuntza ondoko mailetaraino). Itxitako ikasgelen kopurua ikasgela guztien % 0,87 da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko