Euskal turismoari eusteko planak 21 milioi euro bideratuko ditu zuzeneko laguntzetara eta sustapen-ekintzetara

2021-01-26
  • Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak euskal turismoari eusteko Plana aurkeztu du gaur. Planak zuzeneko laguntzetarako ia 18 milioi euro eta sustapen eta dinamizaziorako beste 3 milioi euro biltzen ditu, baita ikuskapen-lana birbideratzeko aukera ere 
  • Sailburuak, halaber, merkataritzako sektorerik kaltetuenei laguntzeko plan bat eta euskal ostalaritzarako laguntza-programa berri bat lantzen ari direla iragarri du 

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok Euskal Turismoari Eusteko 2021eko Laguntza Programa arautzen duen Agindua aurkeztu du gaur Gobernu Kontseiluan. Programak ia 18 milioi euroko zuzkidura du (17,7), eta euskal turismoari eusteko plan baten parte da. Planak, gainera, turismoaren sektorea sustatu eta dinamizatzeko ardatz bat (3 milioi euroko zuzkidura duena) eta ikuskapen-lanaren berregituratzea biltzen ditu. 

Sailburuak azaldu duenez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila “erresistentzia-plana lantzen eta zirkunstantzia aldakorretara egokitzen ari da, ager daitezkeen egoera guztietan enpleguari eta jarduerari eusten laguntzeko. 2020. urtean, 70 milioi euro bideratu genituen turismoaren, ostalaritzaren eta merkataritzaren Erresistentzia Planera, eta, haietatik, ia 45 milioi euro ostalaritzaren sektorera bideratu ziren. Laguntza horiek abenduaz geroztik ari dira ordaintzen, eta urtarrilean ere iritsiko dira sektorera”. 

Nolanahi ere, Erresistentzia Plan horrek beste urrats bat egin behar du, eta lagundu egin behar die, halaber, “nire Sailaren eskumeneko beste sektoreei, hots, turismoari eta merkataritzari. Turismoa bereziki kaltetu da, eta oso egoera gogorra bizi du, turismoaren jarduera ia ezinezkoa izan baita mugikortasunean, garraioan eta konektibitatean ezarritako mugen eta konfinamendu perimetralen ondorioz”. 

Hori dela eta, gaur aurkeztu den Euskal Turismoari Eusteko Plana “sektorearekin eta erakundeekin partekatutako proiektu bat da; oraingoz, 21 milioi euroko zuzkidura du, eta euskal turismoaren sektorea babestea eta sektoreari euskarria ematea du helburu, osasun-arloko krisiaren inpaktu ekonomikoa txikiagotu ahal izan dadin”. 

Euskal turismoari eusteko Plana 2021 

Euskal turismoari eusteko planak 21 milioi euroko zuzkidura du, eta 3 ardatz ditu: 

  • Lehen ardatzak ezohiko baliabideetatik lortutako zuzeneko laguntzak bilduko ditu (kasu honetan, 17,7 milioi euro). 
  • Bigarren ardatzak turismo-sektorearen sustapena eta dinamizazioa izango ditu oinarri, sektoreak eskatzen duenari jarraikiz, eta Sailaren aurrekontuko 3 milioi euroko zuzkidura izango du. 
  • Hirugarren ardatza osagarria izango da, eta ikuskapen-lana sektoreak gehien eskatzen dituen jardunbide irregularretara birbideratzeko zeregina du oinarri. 

Lehen ardatza Euskal Turismoaren Sektoreari Eusteko 2021eko Laguntza Programari lotuta dago. Programa horrek erakundeek hartutako neurri ekonomikoak osatzen ditu, eta bateragarria da neurri horiekin guztiekin. Laguntza horiek euskal turismoaren sektore osoari, norberaren konturako langileei edo langile autonomoei, mikroenpresei eta enpresa txiki eta ertainei zuzenduta daude. 

  • Turismo-ostatuko establezimenduak.
  • Turismo-arloko bitartekaritza-enpresak, hau da, bidaia-agentziak.
  • Turismo-garraioko enpresak.
  • Turismo aktiboko enpresak.
  • Kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.
  • Eta turismo-gidariak.

Euskal turismo-sektorearen enpresa-egitura kontuan hartuta, laguntza horiek kuantifikatzeko 4 tarte ezarri dira, langile autonomoen zein besteren konturako langileen kopuruaren arabera.

  • 1-3 langile dituzten establezimenduak: 6.000 euro
  • 4-9 langile dituzten establezimenduak: 9.000 euro
  • 10-49 langile dituzten establezimenduak: 12.000 euro
  • 49 langile baino gehiago dituzten establezimenduak: 15.000 euro

Turismo-arloko bitartekaritza-enpresa edo bidaia-agentziatzat hartzen diren erakundeen kasuan, tarteen zenbatekoak handiagoak dira:

  • 1-3 langile dituzten establezimenduak: 10.000 euro
  • 4-9 langile dituzten establezimenduak: 12.000 euro
  • 10-49 langile dituzten establezimenduak: 15.000 euro
  • 49 langile baino gehiago dituzten establezimenduak: 20.000 euro

Igoera horren arrazoia agentzia horien egoera larria da; izan ere, neurri handiagoan zorpetu behar izan dute bezeroei diru-kopuru batzuk itzultzeko, baina tour-operatzaileek eta airelineek ez dizkiete ordaindu diru-kopuru horiek. 

Laguntzak EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera eskatu ahal izango dira, eta 15 egun balioduneko epea egongo da laguntzak eskatzeko. Ostalaritzarako laguntzekin egin zen bezala, sailburuak lasaitasunerako deia egin du; izan ere, laguntza horietara bideratutako baliabideak ez dira agortuko, eta, beraz, ez da beharrezkoa izango eskaerak lehen orduetan egitea. 

Euskal turismoari eusteko Planaren bigarren ardatza sektorearen sustapenari eta dinamizazioari lotuta dago. “Oraindik erresistentzia-fase batean bagaude eta lehentasuna enpleguei eta jarduerari eustea bada ere, ez dugu alde batera utziko Euskadik turismo-jomuga seguru gisa duen irudia sustatzeko zeregina. Sektorearen eskari bat da eta etengabeko apustua izan behar du. Ildo horretan, eskari horri buruzko gogoeta egin dugu sektorearekin, egungo zirkunstantzietara egokitzeko", azaldu du sailburuak. 

 “Sailaren barruan, sektorearekin batera egin dugu lan, eta horrela jarraituko dugu; sektorearen aliatuak izango gara. Beste erakunde batzuekin lankidetzan jardun dugu eta jardungo dugu, eta gure sektoreei laguntzeko zeharkako neurriak koordinatu ditugu. Gure ahalegin guztiak behar dituzten une gogorrak dira; ezohiko egoerek ezohiko neurriak behar dituzte”, amaitu du sailburuak.

 

5 iruzkin
  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
    2021-02-03

    Las nuevas ayudas a la hostelería vasca todavía no se han presentado y, por tanto, se explicarán una vez presentada la orden en Consejo de Gobierno. En estos momentos se están trabajando sus detalles.

  • 2021-02-02

    sostenimiento del turismo vasco se publicarán el 2 de febrero en el BOPV , el plazo de solicitud será del 3-23 de febrero. Todos los requisitos se especificarán en la propia orden y las solicitudes serán todas atendidas, independientemente del orden de llegada.
    vale, pero no aclara nada sobre la 2º cese obligatorio de hostelería .bares,cafeterías.
    GRACIAS

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
    2021-02-01

    Las ayudas al sostenimiento del turismo vasco se publicarán el 2 de febrero en el BOPV y entrarán en vigor al día siguiente, por tanto, el plazo de solicitud será del 3-23 de febrero. Todos los requisitos se especificarán en la propia orden y las solicitudes serán todas atendidas, independientemente del orden de llegada.

    El Departamento de Turismo, Comercio y Consumo está trabajando en unas nuevas ayudas a la hostelería vasca que se presentará más adelante.

  • 2021-01-27

    Por favor , no entiendo ,los nuevos apoyos a la hosteleria vasca , inciden y explican sobre, turismo, pero no aclaran el nuevo programa de ayudas a la hostelería vasca.GRACIAS.
    (AYUDAS)creo que no es correcto, creo que es (INDEMNIZACIÓN).

  • 2021-01-27

    Cuando está previsto que se publique en el BOPV?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko