Berriak Lehendakaritza
Eu

36 Horas de Supervivencia Fílmica Lehiaketa hasi da

2011.eko ekainak 22

Donostia benetako zinema-plato bihurtuko da Cinemavipak dirauen bitartean

Gaur gaueko ekitaldiarekin martxan jarri da 36 Horas de Supervivencia Fílmica Lehiaketa. Ekainaren 23tik 25era iraungo du eta Cinemavip.com-ek antolatu du, Espainiako ikus-entzunezkoaren sektoreko profesionalak biltzen dituen plataformarik handienak, alegia.

Donostiako kaleak zinema-plato erraldoi bihurtuko dira, eta hiritar batzuk protagonista pribilegiatu izango dira. 15 grabazio-taldek beren proiektuak etengabe grabatuko dituzte 24 orduz jarraian, eta, ondoren, 12 ordu izango dituzte film laburrak prestatzeko.

Emaitza Victoria Eugenia antzoki mitikoan ikusi ahalko da ekainaren 25ean, lehiaketari amaiera emango dion galan, eta bertan banatuko dira sari ekonomikoak eta aipamenak.

Espainian aitzindaria den proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren, Donostia Kulturaren eta San Sebastián Film Commissionen babesa du eta partaideentzat nahiz donostiarrentzat aparteko esperientzia bat da taldean zinema-lanak sortzeko.

Epaimahia

Bosgarren edizio honetan, honako hauek parte hartuko dute: Rosa Pérez, Antena3 Filmseko ekoizlea, hainbat miniserie ekoizten lan egin du, hala nola, Lope, 23-F eta Un burka por amor telefilmak; José Romero, zinemako ekoizlea, profesional handien aginduetara lan egin du, adibidez, Luis García Berlanga, Pilar Miró, Miguel Hermoso eta Paul Verhoeven; Michel Gaztambide, gidoigilea eta zinema eta telebistako zuzendariada, ETBn egin du lan eta Zinemako Idazleen Saria lortu du ‘Vacas’ filmaren gidoiagatik; José María Caro, zinema eta telebistako zuzendaria eta ekoizlea da eta oso telesail arrakastatsuak egin ditu, besteak beste, Tierra de Lobos, Cuéntame Cómo Pasó, Hay Alguien Ahí, Hospital Central eta Ana y los Siete; Iban Garate, aktorea, ‘Arriya’ filmaren protagonista (Málagako azken Jaialdian saritutako filma) eta gaur egun zinemari, bideojokoei, literaturari... buruzko haur eta gazteentzako ’Ipupomamua’ saioa aurkezten du; eta Silvia Colmenero, duela hiru urtetik Zinebi Bilboko Film Laburren eta Dokumentalen Jaialdiko hautaketa batzordeko kidea da, eta, gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren lehendakaritzako Komunikazio Aholkulari gisa egiten du lan.

5 iruzkin
  • @AngelaBoj
    2011.eko ekainak 24

    Comentario de Twitter:
    Arranca el Certamen @36HSF http://t.co/mnsuLua

  • @Astoria7Hotel
    2011.eko ekainak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Donostia_metroo: RT @DonostiakoUdala RT @irekia: Cortos en Donostia. Laburrak Donostian. Cinemavip. http://t.co/yKNdS6z http://t.co/TuszK8k

  • @jota_nv
    2011.eko ekainak 23

    Comentario de Twitter:
    24 h para rodar. 12 h para editar. Arranca el Certamen 36 Horas de Supervivencia Fílmica http://bit.ly/mrSXwQ

  • @DonostiakoUdala
    2011.eko ekainak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @irekia: Cortos en Donostia. Laburrak Donostian. Cinemavip. http://t.co/yKNdS6z http://t.co/TuszK8k

  • @Ayto_SS
    2011.eko ekainak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @irekia: Cortos en Donostia. Laburrak Donostian. Cinemavip. http://t.co/yKNdS6z http://t.co/TuszK8k

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)