Berriak
Eu

Euskadiko gizarte-berrikuntza erreferente gisa finkatu da Europako erakundeen aurrean

2011.eko ekainak 22

Euskadik Bruselan duen Ordezkaritzan egin den ekitaldian Innobasquek, Eutokiak, Bilbao Ría 2000ek eta Lan Ekintzak esku hartu dute

 

Brusela, 2011ko ekainaren 22a- Europako erakundeen esku-hartzearekin, Euskadik Bruselan duen Ordezkaritzak ekitaldi bat antolatu du Euskadin gizarte-berrikuntza bultzatzen duten ekimenak eta erakundeak aurkezteko.

      Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, EUTOKIAk (Gizarte-berrikuntzarako Bilboko Zentroa), Lan Ekintzak, Bilbao Ría 2000ek eta gizarte-berrikuntzaren esparruko Euskadiko beste erakunde garrantzitsu batzuek Europako erakunde eta eskualdeen aurrean aurkeztuko dituzte berrikuntza oso esparru desberdinetan -hau da, ingurumenean, kulturan, osasunean, ezagutzan, etab.- garapena, lana eta sormena lortzeko giltza izateko klabeak.

Ekitaldia Marta Marínek aurkeztuko du, Euskadik Bruselan duen ordezkariak, alegia. Bestalde, topaketa horretan honakoek esku hartuko dute: José Mª Villatek -Innobasqueko zuzendari nagusiak-, Luis Mari Ulibarrik -Innobasqueren gizarte-berrikuntzaren ataleko zuzendariak-, Carmen Gonzalok, José Antonio Saez de Ocarizek -EUTOKIAren koordinatzaileak- eta Alfonso Martinez Cearrak -Bilbao Metropoli 30eko zuzendari nagusiak-.

            Ekimen horri esker, Euskadiko gizarte-berrikuntza are gehiago finkatu da Europako erakundeen -hala nola, Europako Batzordea, Eskualdeetako Lantaldea eta Europako Ekonomia eta Gizarte Lantaldea (EEGL)- aintzatespena lortzeko egiten ari den bidean.

            Europar Batasunaren esparruan eta 2009an (Europako Sormen eta Berrikuntza Urtea) antolatutako erakunde europarren jardueren arloan, Ordezkaritzak hainbat ekimen jarri zituen martxan jardunbide egokien trukea finkatzeko eta sormenaren eta berrikuntzaren arteko lotura estua aintzatestea sustatzeko. 2009an, Europar Batasunak Euskadiko Disonancias plataforma enpresen sektorean sormena eta berrikuntza bultzatzen dituen ekimenik onenetakoen artean aukeratu zuen.

Bestalde, urte honen hasieran, Eutokiak gizarte-berrikuntzari buruzko topaketa europar bat antolatu zuen.

Innobasquek ere urte pare bat daramatza gizarte-berrikuntzarekin lotuta hirien eta eskualdeen hausnarketa-talde bat zuzentzen. Ekimen hori Euskadik Eskualdeen Lantaldean duen parte-hartzearen esparruan gauzatzen da.

 

 

 

 

Iruzkin bat
  • @patmartinez1
    2011.eko ekainak 23

    Comentario de Twitter:
    @innobasque La innovación social vasca se consolida como referente ante las instituciones europeas http://t.co/D8rQQzb

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Euskadiren ordezkaria Bruselan, Marta Marin