Berriak Segurtasuna

Pertsona bat hil da gaur goizaldean, GI-20 errepidean, Donostian, furgoneta errepidetik atera ondoren

2021-01-24

Gaur goizaldean 45 urteko gizon bat hil da GI-20 errepidean, Donostian, Usurbilerako noranzkoan, Nissan furgoneta batean zihoala errepidetik atera ondoren.

Zoritxarreko ezbeharra goizaldeko hamabiak eta laurdenean gertatu da Donostiako saihesbidean, oraindik argitu ez diren arrazoiak tarteko. Ibilgailua, Nissan furgoneta bat, errepidetik atera da Donostian, Usurbilerako noranzkoan, zihoala. Istripua gertatu den lekura Ertzaintzaren hainbat patruila, bi anbulantzia eta suhiltzaileak hurbildu dira. Gidaria, furgonetan zihoan bidaiari bakarra, barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek erreskatatu ondoren osasun-zerbitzuek artatu dute eta Donostia ospitalera eraman dute. Handik minutu batzuetara egiaztatu dute osasun-zentrotik zauritua, Irurako 45 urteko gizona, hil egin dela.

Ertzaintzak ikerketa jarri du abian zoritxarreko istripuaren arrazoiak argitzeko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko