Berriak Segurtasuna

Josu Erkorekak atzo Santurtzin, Donostian eta Pasaian gertatu ziren desordena publikoak eta bi ertzainen aurkako erasoak gaitzetsi ditu

2021-01-24

Lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkorekak esan du “onartezina” dela atzo Santurtziko, Donostiako eta Pasaiako istiluetan parte hartu zutenen “jarrera arduragabea, antisoziala eta insolidarioa”. Osasun-araudiak urratzeaz gainera, Ertzaintzako bi agenteri eraso egin zieten, Euskadiko poliziak iraindu zituzten eta txikizioak eta desordena publikoak eragin zituzten. 

 

Horrela, Josu Erkorekak adierazi du “gertaera horiek irmotasunez gaitzesten eta salatzen” dituela. Era berean, bere “elkartasuna” helarazi die zauritu ziren bi ertzainei eta Covid-19aren hedapena geldiarazten saiatzeko osasun-neurriak betearazteko lanean ari diren gainerako euskal poliziei.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak