Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Lanbidek 35,3 milioi euro gehiago jarriko ditu enplegua sustatzeko politikak indartzeko

2011.eko ekainak 22

  

  • Laguntza-lerro horren helburua enplegu autonomoaren,  laneratzeko enpresen eta gizarte-arriskuan dauden pertsonen aldeko pizgarriak ematea da

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak laguntza-lerro berri bat onartu du, 35,3 milioi euroko zenbatekoarekin, enplegua sustatzeko garatzen dituen politiken aldeko pizgarri gisa. Gaur arratsaldean administrazio-kontseiluak onartu duen diru-partida berri horren bidez enplegu autonomoa, laneratzeko enpresen sorrera eta iraupena eta langabezian eta/edo gizarte-bazterkeriaren arriskuan daudenen laneratzea sustatuko dira. Sustapenerako baliabide horiek aho batez onartu dituzte bildutakoek.

Horren ildotik, Euskal Enplegu Zerbitzuak 13.700.000 euroko partida erabiliko du enplegu autonomoa sustatzeko laguntzak eta diru-laguntzak emateko. Baliabide horrekin autoenpleguaren eta enpresa zein lanpostu berrien sorreraren inguruko ekimenak bultzatu nahi dira. Halaber, Lanbidek ondo ulertzen du enpresak sortzeko kultura zein garrantzitsua den euskal gizartean. Horregatik, administrazio-kontseiluak 850.000 euroko kopurua baimendu du atal horren barruan, enpresa-ekimenen inguruko prestakuntza eta aholkularitzarako diru-laguntzen programa bat ezartzeko. Eremu horretako jarduerek Europako Gizarte Funtsaren (EGIF) finantzazioa ere badute, Euskal Autonomia Erkidegoko FSE (2007-13) programa operatiboaren barruan.

Laneratzeko enpresei -euskal ekonomiaren beste aktibo bat osatzen dutenez- Lanbidek 9.872.252 euro zuzenduko dizkie. Kopuru horrek sektore horren sorrera eta iraupena sustatuko du; izan ere, gizartean baztertuta geratzeko arriskuen dauden pertsonen aktibazioan lan egiten baitu.

Eguneko gai-zerrendako beste puntuetako bat enpleguko eta toki-garapeneko agenteak kontratatzeko diru-laguntzei buruzkoa izan da. Kasu horretan Lanbidek 1.676.824 euro jarriko ditu udalentzako eta garapen-agentzientzako laguntza-lerro batean, proiektuak eta enpresak sustatzeko.

Eguneko gai-zerrena amaitzeko, bestalde, 7.000.000 euroko partida onartu da laneratzeko prestakuntzako programetarako. Diru-baliabide horiekin laneratzeko laguntzen plan bat ordainduko da.

Lanbideren administrazio-kontseiluaren bileran, azkenik, 2.300.000 euroko partida onartu da lanekoak ez diren praktikak, garraioa, mantenua, ostatua eta bekak ordaintzeko; 358.000 eurokoa lan-merkatuan bitartekotza lanak garatzeko; eta 400.000 eurokoak lagundutako enpleguko programa baterako.

2 iruzkin
  • @lanbideejgv
    2011.eko ekainak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lanbidek 35,3 milioi euro gehiago jarriko ditu enplegua sustatzeko politikak indartzeko . http://bit.ly/mHersy

  • @lanbideejgv
    2011.eko ekainak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lanbide refuerza con 35,3 millones sus políticas de promoción de empleo . http://bit.ly/kEzgoP

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko