Lehendakaria Eva Ferreira UPV/EHUko errektore gisa karguaz jabetzeko ekitaldiaren buru izan da
Iñigo Urkullu Lehendakaria, Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburuak lagunduta, Eva Ferreira UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateko errektore gisa karguaz jabetzeko ekitaldiaren buru izan da. Bertan, bikaintasunaren bidean aurrera egiteko eta gazteen aukerak hobetzeko konpromisoa berretsi du.
Ekitaldia Lehendakaritzan izan da, eta bertan egon dira Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko errektore José María Guibert eta Vicente Atxa, hurrenez hurren, eta kargua utzi eta hartu duten UPV/EHUko errektoretza-taldeak. Lehendakariak izendatze-dekretua irakurri ondoren, Eva Ferreirak karguaren zina egin du formula hau erabiliz: "Hartzen dudan agintea, Euskal Herriko Unibertsitatearen zerbitzuetan eta legearen arabera, zintzo eta leialki erabiliko dudala, hitz ematen dut. Prometo cumplir fiel y lealmente, de acuerdo con la Ley, las obligaciones del cargo que asumo al servicio de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea".
Lehendakariak gogorarazi du "etapa berri honetan" Euskal Unibertsitate Publikoaren bikaintasunerantz aurrera egiteko konpromisoa hartu duela, gazteen aukerak hobetzen laguntzeko. Hala, balioetan oinarritutako hezkuntza sistema baten alde agertu da, baita kalitatezko hezkuntza integral, global, dual eta ikerketarekin konprometituaren aldeko estrategia irmoa bultzatzearen alde ere. "Gure estrategia partekatu dugu, bikaintasunaren, ikerketaren eta ezagutzaren transferentziaren aldeko apustua, euskal gizartean duen eragina ebaluatuz eta hobetuz", gaineratu du.
Urkulluk kargua utzi duen Nekane Balluerka errektoreak eta bere taldeak urteotan egindako lana eta eskainitako ekarpena eskertu du, eta bereziki aipatu nahi izan du azken hilabete hauetan aurrez aurreko irakaskuntza zabalik mantentzeko egindako ahalegina.
-
2022-03-18
Comentario de Twitter:
Confirmamos. La que huele mal es Murcia. En Euskadi no se hace