Berriak Osasuna

Osakidetzako mahai sektoriala

2021-01-21

Osakidetzak eta sindikatuen ordezkaritzak, gaur, berriro bildu dira Sektoreko Mahaiaren inguruan. Osakidetzak elkarrizketarako prest egoten jarraitzen du, eta horren seinale da Sektoreko Mahaiaren gai-zerrendan erantsi diren gaien erdiak sindikatuek proposatutakoak izan dira.

Bi aldeek urratsak ematen jarraitu dute 2018-2019 Enplegu Eskaintza Publikoa eta Lekualdatze Lehiaketa Irekia eta Iraunkorra abian jartzeko behar diren jarduketen negoziazioan.  Azken gai horren inguruan, Osakidetzak epaimahaiak osatzeko irizpide orokorrak proposatu ditu. Irizpide horiekin epaimahaien jarraitutasuna eta profesionaltasuna bilatzen da.

Bestalde, sindikatuek lan-baldintzen eta behin-behinekotasunaren akordio erregulatzailearen negoziazioa gai-zerrendan jasotzea adostu dute. Horien inguruan zuzendaritza nagusiak lehen hurbiltze-proposamena egin du.

Bileran, gainera, Osakidetzak jakinarazi du, sindikatuen galderari erantzuna ematen,  Lehen Mailako Arretako administrazio-langileen soldatak Euskal Osasun Zerbitzuaren sareko gainerako administrarien soldatekin parekatzea —soldata % 4 igotzea ekarriko du— hil honetako nominan aplikatuko dela atzeraeraginez 2020ko abenduaren 1etik.

Osakidetzak eta sindikatuek datorren otsailaren 25ean Sektoreko Mahaiaren beste bilera bat egitea adostu dute.

 

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 21a

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan