
LABIk bi prebentzio-neurri berri ezarri ditu: udal-konfinamendua eta gehienez 4 pertsona elkartzea
- Indarrean jarraitzen du Euskadiko eta Lurralde Historikoko konfinamendu perimetralak, gaueko mugikortasunaren muga 22:00etan, eta jardueren etetea 21:00etan.
- Era berean, ostalaritza 20:00etan ixteko ordutegiari eutsiko zaio, baita establezimendu horiek ixteari ere, 100.000 biztanleko 500tik gorako tasa duten udalerrietan.
- Ministerioak "etxeratze-agindua" aurreratzeko aukerarik ez emateko erabakia: "Esku hartzeko gaitasuna murrizten du".
- Estatuko kasuen hazkundea kezkagarrian "zirkuitulabur efektua" eragiteko neurri-sorta adosteko aukera galdu da.
- Kurba goranzkoa den bitartean, eta orain goranzkoa da, ezinbestekoa da joera aldatzeko neurriak hartzen jarraitzea.
Epidemiaren azken egunetako datuen bilakaeraren arabera, Euskadi, 5eko eskala batean, Transmizio Altuko 5. mailan kokatzen da Intzidentziaren adierazleetan, 4. mailan Erreproduktibitatearen adierazleetan eta eragin asistentzialaren adierazlea 3. mailan mantentzen da. Aste honetan zehar, ziurgabetasun handiko testuinguru honetan, goranzko joera dagoela berretsi da, oraindik luzatu daitekeena.
Bilakaera epidemiologikoa oso kezkagarria da. Euskadiko intzidentzia-tasak, une honetan, gure inguruko beste lurralde-eremu batzuetan baino txikiagoak izan arren, egoera hori edozein unetan alda daiteke. Ez da erlaxatzeko unea, prebentzio-ekintzan ahalik eta aurrerapen handienarekin jarduteko unea baizik.
Hori dela eta, astelehen honetan bertan, urtarrilaren 18an, Batzorde Tekniko honek irizpen bat eman zuen, non gomendatzen zen Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluan akordio bat sustatzea, besteak beste, honako neurri hauek ezarri ahal izateko: gaueko mugikortasuna edo establezimenduak eta jarduerak ixteko ordutegia aurreratzea edo pertsonen elkartzea gehienez ere 4ra mugatzea.
Oraingoz, Errege Dekretuaren aldaketari ez heltzea erabaki du Osasun Ministerioak, "Etxeratze-agindua" deitutakoa aurreratu ahal izateko. Ondorioz, Lurralde arteko Kontseiluan ez da akordiorik lortu. Erabaki horrekin ez gatoz bat.
Aukera bat galdu da adostasunaren bidez aurrera egiteko eta Autonomia Erkidego guztien artean adostutako prebentzio-neurri berriak hartzeko, Estatu osoko kasuen hazkunde-egoeran "zirkuitulabur efektua" eragiteko.
Gaueko jarduera mugatzeko ordutegia aurreratzeko aukerarik ez izateak esku hartzeko gaitasuna murrizten digu. Egiaztatu ahal izan dugu neurri horrek emaitza onak izan dituela hartu den Frantziako Departamentuetan.
Muga horrek baldintzatzen bagaitu ere, hiru irizpideri jarraitzen diegu:
- Lehenengo, kutsatzeen kurba goranzkoa den heinean, eta orain hala da, joera hori aldatzeko neurriak ezartzen jarraitzea ezinbestekoa da.
- Bigarrena, ndarrean dauden neurrien prebentzio-eragina eguneratu, balioetsi eta berretsi behar ditugu.
- Hirugarrena, neurri berriak txertatu behar ditugu, mailaz mailako ikuspegiarekin, gerta daitezkeen kasuen eskalatze- edo deseskalatze-egoera desberdinen arabera
Irizpide horiek oinarri hartuta, LABIren Batzorde Teknikoaren txostenaren arabera, eta Lurralde Arteko Kontseiluari aurkeztutako proposamenarekin bat etorriz, honako neurri hauek ezartzea erabaki da:
-Konfinamendu perimetrala Euskadiko udalerri guztietara zabaltzea, Dekretuaren esparruan aurreikusitako salbuespenekin, baina udalerri mugakiderako igarobidea salbuetsi gabe. Neurri honen helburua mugikortasuna are gehiago mugatzea da. Mugikortasunak, pertsona bakoitza birusa garraiatzeko ibilgailu bihurtzen du eta ondorioz, birusa hedatzen laguntzen du.
-Pertsonak gehienez ere 4ko taldetan biltzeko muga ezartzea, bai erabilera publikoko espazioetan, bai erabilera pribatuko espazioetan. Beraz, ostalaritzako eta jatetxeetako mahaien okupazioan ere bai. Neurri honen helburua da gure ohiko bizikidetza-burbuilatik kanpo dauden pertsonen arteko bilkurek kutsatzeen transmisioan duten hedatze-uhina murriztea.
Aldaketa horiek jasotzen dituen Dekretua bihar, urtarrilak 23, argitaratuko da eta astelehenean, urtarrilak 25, 00:00etan jarriko da indarrean.
Bigarrenik, LABIren Aholku Batzordeak uste du duela aste batzuetatik indarrean dauden murrizketei eutsi behar zaiela, eta horien laburpena egin behar dela, hauen garrantzia azpimarratzeko eta prebentzioan duten eragina berresteko. Hortaz, aurrekoak eta gaur erabakitakoak kontuan hartuta, Euskadin aplikatu beharreko neurri nagusien laburpena honako hau da:
—Euskadiren itxiera perimetrala eta udal mailako itxiera perimetrala.
—Gaueko mugigarritasuna 22:00etatik 06:00etara mugatzea.
—Merkataritza- eta kultura-jarduerak bertan behera uzteko gehieneko ordutegia, 21:00etan.
—% 40ko aforoak 150 m2 baino gehiagoko merkataritza-establezimenduetan, eta % 60koa 150 m2 arteko azalera dutenetan. Edukiera murriztuak, era guztietako kultura- eta gizarte-ekitaldietarako.
— Kultu-aretoetako gehieneko edukiera % 35 mugatzea.
—Musika- eta ahots-entsaioak eta emanaldiak bertan behera uztea.
—Ostalaritza eta jatetxeak ixteko ordutegia 20:00etatik 06:00etara.
—100.000 biztanleko Intzidentzia-tasa metatua 500 edo gehiago duten udalerrietan:
-Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak eta joko- eta apustu-establezimenduak
-Taldeko kirol-jarduera etetea.
Ziurgabetasunak markatzen du egoera. Horregatik jarraitzen dugu aztertzen eta aurreikusten, egunez egun, interakzio soziala murrizteko neurri berriak, datozen asteetako bilakaera epidemiologikoaren datuen araberakoak.
Ezinbestekoa da prebentzio-neurriak aintzat hartzea: maskara, eskuen garbiketa, pertsonen arteko distantzia, aireztapena eta bizikidetza-unitate baten baino gehiagoren bilerarik ez egitea, batez ere barne-espazioetan.
Batzorde Teknikoak bere irizpenean azpimarratu du oso garrantzitsua dela maskara behar bezala erabiltzea interakzio sozialean, baita, bereziki, barne-espazioetan ere, ariketa fisikoa egiten den espazioetan barne.
Badakigu zerk laguntzen digun eta zerk egiten digun kalte. Bizi Berri II Planak xehetasunez deskribatzen du. Bi lehentasun partekatu behar ditugu: mugikortasuna murriztea eta gizarte-harremanak murriztea. Mugikortasun gutxiago eta gizarte-harreman gutxiago. Horixe da dekretuaren aldaketa honen gakoa. Hori da gakoa une honetan eta datozen hilabeteetan.
Konpromiso partekatu horrekin itxaropenak etorkizuna du.
-
2021-01-25
Comentario de Twitter:
@itxasbg Egun on. Las nuevas medidas preventivas no permiten la movilidad entre municipios ℹ️ https://t.co/5nNeVtn437 #Getxo -
2021-01-25
Seguimos encerrados en recetas que no funcionan con su propia lógica .Concentrar es malo pero acortan horarios ,urgencias de cruces con 40 personas en su sala de espera .
Mascarillas ,resulta que lo que hace 5 años no era correcto ahora lo es ,las mascarillas que no son FPP2 no son efectivas en espacios cerrados (cuestión de costes) .No veo la estrategia predictiva que indique de donde vienen realmente los contagios ,se dice que en el hogar ,pero sigo realizando la misma pregunta ¿donde se contagia el primer conviviente?.
y por ultimo ¿que tiene que ver el toque de queda con la reducción de movilidad y contactos sociales?En principio es una reducción de derechos y TIEMPO de actividad nada mas .Si confundimos actividad con movilidad vamos mal . -
2021-01-24
¿Es Irekia o un artículo de opinión? ¿A qué viene ese "lo lamento", en primera persona, en el cuarto párrafo? ¿Quién lo lamenta tanto y tan alto? Si la respuesta está en el vídeo, mal, cuando se escribe algo en un medio como Irekia hay, por lo menos, que firmarlo. No me vale un vídeo de 43 minutos para saber la respuesta.
El titular invita a entrar para ver qué medidas se están aplicando actualmente, no para leer quejas "anónimas".
-
2021-01-22
Y encima nos dice que en tres semanas vamos a subir más? Adonde nos quieren lleva,eh? Sean serios,aqui el caso es echar balones fuera,no me dejan,no puedo,pues dimitan todos de una vez . Luego los irresponsables somos nostros,quien puso las normas ustedes,no nostros. Queremos vivir , sus obligaciones son poner medidas duras no tiritas
-
2021-01-22
Las medidas que han puesto son hacer que se hace algo. Si yo tengo que ir a trabajar no estoy con cuatro personas, luego vuelvo a casa despues de estar con personas no convivientes . Que hacemos con los niños que van al colegio a otra comunidad. Los aforos en el transporte publico brilla por su ausencia, hagan lo que estan haciendo otros paises y dejen de jugar aque hago algo. Vaya pena lo que nos atocado con los gobernantes lavarse las manos