Tapia: “Ekonomia zirkularrean lan egin behar dugu geroz eta hondakin gutxiago izateko”

2021-01-21
  • Bizkaia Irratian emandako elkarrizketan sailburuak adierazi du Joe Bidenekin Europa eta AEBn arteko harremana berreskuratzea espero duela
  • Next Generation funtsei dagokienean Euskadirentzat interesgarriak diren proiektuak definitzeko gobernantza partekatua ezinbestekoa dela esan du Tapiak

 Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailbururi elkarrizketa egin diote gaur goizean Bizkaia Irratian. Gai asko landu dituzte, baina nabarmentzekoa da hondakinen kudeaketaren inguruan, bereziki hondakin industrialen inguruan, sailburuak eginiko hausnarketa. Tapiak ekonomia zirkularraren aldeko apustua azpimarratu du, hori izango delako “geroz eta hondakin gutxiago” sortzeko bidea. “Hondakinen Kudeaketarako Plan Estrategioa lantzen ari gara, eta laster hasiko gara aurkezten, uda ostean onartu ahal izateko. Ondoren gauzatu egin beharko da, hondakinak gutxitu daitezen eta jasangarritasuna gure enpresek barneratu dezaten euren politiketan ere”.

 Zaldibarko zabortegiari dagokionean eta atzo Jaurlaritzatik jakitera eman zen ingurumen kalteen arduren harira, sailburuak adierazi du “enpresak 10 egun dituela eskatutako neurrien proposamena egiteko”. Proposatzen dituzten neurriak nahikoa ez balira, Jaurlaritzak beharrezko zuzenketak egingo dizkio gertatutako kalteak konpontzeko eta halakorik berriz ez gertatzeko. 

Atzo egin zen Joe Bidenen izendapenaren inguruan ere hitzegin du sailburuak eta adierazi du “espero dugu lehen zegoen harremana berreskuratzea, eta harreman egoki horrek kanpo merkatuan eragin egokia izatea Euskadiko enpresek euren esportazioekin jarratu ahal izan dezaten, normaltasun osoz”. 

Next Generation Europako Funtsak 

Tapia saiburuak ezinbestekotzak jo du Estatua eta Euskadiren arteko gobernantza partekatua, funts hauek behar bezala bideratu ahal izateko: “Europatik finkatuta dago Estatuak izango direla interlokutoreak, baina eskualdeen parte hartzea oso garrantzitsua izango da. Exijitzen dugu gobernantza partekatua, proiektuak elkarrekin aztertzea eta Euskadirentzat zein diren interesgarriak esateko aukera izatea; Europarekin dituzten harremanetan gure interesak kontuan izateko”.

Tapiak gaineratu du proiektu asko eta oso interesgarriak daudela Euskadin eta “tentuz eta positibo erantzun behar dugu, eta errealismo puntu batekin ere: baliabiadeak dira, lagungarriak, baina ez edozein egiteko. Egin behar diren transformazioak laguntzeko dira. Proiektuak interesgarriak dira, eta gogoa eta dinamismoa daude enpresa-ehunean. “

Nekazaritza Politika Bateratuari buruzko eskaera

Aste honetan Galizia, Asturias eta Cantabriako gobernuekin batera aurkeztutako proposamenaren harira, sailburuak baieztatu du “gure erkidegoan berezitasun batzuk ditugu, mendiak daukagu, eta nekazaritza eta abeltzaintza konplikatuagoak dira Mediterraneoan baino. Eskatzen dugu bakoitzaren ezaugarriak kontuan izateko. Gureak ustiapen txikiak eta familiarrak dira. Horri garrantzia emateko eta norberari berea emateko eskatzen dugu”.

"Plan estrategiko bakarrean aipatu daiteke erkidego ezberdinak daudela, eta ez utzi Mediterraneo aldean onurak eta Kantaurian kalteak. Hori da adostu duguna Ministerioari eskatzeko”.

 

 

 

 

 

 

 

2 iruzkin
  • 2021-01-21

    Badirudi kutsatzea eta hondakinak sortzea merke ateratzen dela, hala nola pertsonek ez dutela behar adina erreklamatzen ingurumen-kalteari lotutako osasun-afekziorik.

  • 2021-01-21

    Parece que contaminar y generar residuos sale barato, como que las personas no reclamasen lo suficiente afecciones salud relacionadas daño medio ambiente.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak