Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Nekazaritza eta Basoak Kudeatzeko Zerbitzuak jartzeko eta nekazari gazteak instalatzeko laguntzen deialdia (2011-06-21(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko ekainak 21

Agindua, 2011. urterako, kudeaketa-, ordezkapen-eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntzen deialdia egiten da, eta nekazari gazteek ustiategiak jar ditzaten, laguntza nazional osagarrirako zuzendutako baliabideen guztizko kopurua argitaratzen da.

Jaurlaritzaren Kontseiluak onespena eman dio Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako eta basogintzako ustiategien kudeaketa, ordezkapen eta aholkularitza zerbitzuak ezartzeko laguntzen 2010eko deialdiaren aginduari. Onespen horren bidez, nekazari gazteek ustiategiak jartzeko nazio laguntza osagarriaren zenbateko osoa jendaurrean jarri zen. Laguntza lerro biek 1.367.106 euro batzen dute.

Jaurlaritzaren Kontseiluak onespena eman dio Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren eta basogintzako ustiategien kudeaketa, ordezkapen eta aholkularitza zerbitzuak ezartzeko laguntzen deialdiaren aginduari. Zenbatekoa 318.786 euro da. Horietatik, 114.763 euro LGENF landa garapenerako Europako funtsaren kargurakoak dira eta 204.023 euro, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura.

Dirulaguntza horien xedea Euskal Autonomia Erkidegoko nekazariek eta baso-langileek beren ustiategiak egokitu, hobetu eta kudeatzeko erraztasuna izatea da kudeaketa zentroen bidez, eta ustiategi horien errendimendu orokorra handitzen laguntzea.

Diruz lagunduko diren egitasmo edo ekintzen artean honako hauek daude: ustiategiak modernizatzea eta hobekuntza teknikoa, nekazarien eta nekazaritzako langileen erretiro aurreratua; aholkularitza zerbitzuak erabiltzea; ura kudeatzea; azpiegiturak hobetzea; mendiko guneetan edo mendikoak ez direnetan naturaren zailtasunak konpentsatzea; edo nekazaritzako elikagaien zailtasunak konpentsatzea.

Beste alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuetan, 1.048.320 euroko zuzkidura dago aurreikusita nekazari gazteen instalazioentzako laguntza nazional osagarri gisa, ustiategi berriak sortu ahal izateko edo lehendik daudenetan belaunaldi arteko ordezkatzea errazteko, honako hauen bidez: prestakuntza-prozesuak, bideragarritasun-ikerketak, monitorizazioa eta ekimen horien tutorizazioa.

1.048.320 euroko kopurutik, 698.880 euro 2011ko kredituen konturakoak dira, eta 349.449 euro 2012ko konpromiso-kredituen konturakoak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan