
Otxarkoaga Lanbide Eskolari dirulaguntza, honen eskuntza-jarduera espezifikoak finantzatzeko (Gobernu Bilera 2021-1-19)
Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuak proposatuta, gaurko bileran onartu du 300.000 euroko dirulaguntza zuzena ematea Otxarkoaga Lanbide Eskolari, ikastetxe honek burutzen dituen hezkuntza-jarduera espezifikoak finantzatzeko.
Otxarkoaga Lanbide Eskolak, Bilboko Otxarkoaga auzoan dagoen DBHko eta Lanbide Heziketako hezkuntza-eskaintza bakarrak, bere sorreratik jartzen du arreta berezia egoera ahulenean dauden pertsonei hezkuntza-eskaintza egokia emateko aheleginean (eskola-porrota, gizarte-arazoak, hezkuntza-premia bereziak eta espezifikoak, etab.).
Honako hauek dira ematen dituen hezkuntza-programak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Helduen Hezkuntza, Oinarrizko Lanbide Heziketa (DBHko graduatua lortu ez duten ikasleentzat), Oinarrizko Lanbide Heziketa Egokitua (hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat), Erdi-mailako Heziketa Zikloak, eta 2019-2020 ikasturtetik Goi-mailako Heziketa Ziklo bat.
Ikastetxe honetako ikasleen berezitasunen ondorioz, hauek aurrez ezagutu dituzten hezkuntza-eskemak gainditzeko lanari heldu behar diote ikastetxean, eta ardatz berriekin lan egin, hala nola: metodologiak eta ebaluatzeko moduak birplanteatzea; material didaktiko propioa sortzea; ikasle bakoitzak lehendik dituen gaitasunak oinarri hartuta lan pertsonalizatua egitea; edo ikasleei gaitasunak hobetzea ahalbidetzen dieten zeharkako gaitasunak lantzea.
Hezkuntza-jarduera horrek dedikazio pertsonala eskatzen du, hezkuntza- eta orientazio-ekintza berezia ahalbidetuko duena, eta, era berean, metodologia aktiboa, irakaskuntza indibidualizatzea, ikasleak tutorizatzea, familiei laguntzea eta kanpoko profesionalekin koordinatzea ahalbidetuko duten baliabide materialak ere behar ditu. Horrek guztiak, aldi berean, baliabide ekonomiko gehigarriak eskatzen ditu, Hezkuntza Administrazioarekin sinatutako hezkuntza-itunak barne hartzen ez dituenak. Beraz, Hezkuntza Sailak beharrezko jotzen du ezohiko dirulaguntza honekin ikastetxeak egiten duen lanari laguntzea.