Berriak Kultura
Eu

510.000 euro, Nazioarteko Kirol-Lehiaketa Ofizialetan parte hartzeko (2011-06-21(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko ekainak 21

Gobernu Kontseiluak onartu egin du 2011n burutzen diren edo hasten diren kategoria absolutuko nazioarteko kirol lehiaketetan parte hartzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kulturako sailburuaren agindua. Deialdi honetara 510.000 euro bideratuko dira guztira aurten.
Eusko Jaurlaritzaren ustez nazioarteko goi-mailako kirol-lehiaketetan parte hartzeak berebiziko garrantzia dauka nazioartean euskal kirolaren presentzia ziurtatzeko, bai eta kirolaren praktika orokorra bultzatzeko ere. Horregatik, 2011. urtean egiten diren edo hasten diren kategoria absolutuan nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen da.
Deialdia kehiaketa bidez ebatziko da, horretarako ezarritako irizpideak erabiliz. Dagokien erregistroan legez sortu eta inskribatuta dauden eta egoitza soziala Euskadiko Autonomia Erkidegoan duten kirol-klubek, kirol-elkarteek eta helburutzat kirola duten nortasun juridikoko entitateek eskatu ahal izango dituzte agindu honetako diru-laguntzak. Kirol-federazioek ezingo dituzte laguntzak hauek eskatu. Kirol Federazioek ez dute aukerarik diru-laguntza hauetara jotzeko. Helburu horretarako, 510.000 euro erabiliko dira.
Agindu honen ondorioetarako, nazioarteko lehiaketa ofizialtzat hartuko dira nazioarteko federazio baten egutegian, federazio europar batenean edo nazioarteko liga profesional baten egutegian sartuta dauden kirol-lehiaketak. Lehiaketa horiek goi-mailako kirola sustatzera bideratuta egon behar dute, eta ez da diru-laguntzarik emango partaidetzako kirola sustatzeko jardueretarako (jolas, aisia eta osasunerako kirola), ezta euskal kirol-selekzioek parte hartzen duten kirol-lehiaketetarako ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan